'Bi anai' filma emango dute asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2011ko aza. 25a, 12:11

Zapatuan eta astelehenean emango dute filma

Igandean ez dute emango, Bodologuak antzezlana izango da-eta

Asteburuan Bi anai filma ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan emango dute eta, astelehenean, berriz, 21:30ean. Igandean ez dute emango, Bodologuak antzezlana izango da-eta.

Imanol Rayo zuzendari nafarraren lehen filma da, eta Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago.