Beñat Lizaso G-puntuko finalaurrekoan izango da igandean, Tolosan

Uztarria.eus 2011ko aza. 25a, 12:11

.17:30ean hasiko da saioa, Usabal kiroldegian

Jokin Urangak Hernaniko finalaurrekoan kantatuko du, abenduaren 4an

Igandean, hilak 27, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan izango da Beñat Lizaso, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Nerea Elustondo eta Iñigo Izagirrerekin batera. Tolosan izango da saioa 17:30ean hasita, Usabal kiroldegian.

Finalaurreko lehenengo saioa bihar, zapatua, izango da Arrasaten eta hirugarrena, berriz, abenduaren 4an Tolosan. Tolosako saioan izango da Jokin Uranga .

Finalaurrekoetarako saioetarako sarrerak salgai daude G-puntua-ren webgunean .

Finalerdietako hiru saioetako irabazleak, eta puntuazio altuena lortzen duten beste lau bertsolari sailkatuko dira finalera. Ilunben izango da abenduaren 18an, igandean. Finalerako sarrerak G-puntuaren webgunean zein Orkatz eta Pastorkua tabernetan erosi daizteke. 3.000 sarrera saldu dira dagoeneko.