Beñat Lizaso seigarren Tolosako finalaurrekoan

Uztarria.eus 2011ko aza. 28a, 11:11

Lizasok 458 puntu lortu zituen G-puntuko bigarren finalaurrekoan

Lortutako puntuazioa tarteko, azpeitiarra ez da finalean izango

Atzo, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zuten, 17:30ean hasita, Tolosan. Bertan izan zen Beñat Lizaso azpeitiar bertsolaria, eta seigarren sailkatu zen. Saioa Jexux Mari Irazuk irabazi zuen 496,5 puntu eskuratuta. Bigarren, Aitor Sarriegi izan zen 492 punturekin. Unai Agirre hirugarren sailkatu zen 490 puntu lortuta. Iñigo Izagirre izan zen laugarrena 475 punturekin. Nerea Elustondo bosgarren postuan sailkatu zen 468 puntu lortuta eta Beñat Lizaso seigarren izan zen 458 punturekin.

Finalerdietako hiru saioetako irabazleak, eta puntuazio altuena lortzen duten beste bost bertsolari sailkatuko dira finalera. Lehen bi saioetako puntuazioak direla-eta, Lizaso ez da finalean izango. Abenduaren 18an izango da finala, Donostian, Ilunben.