Euskara hitzean eta hortzean

Urola Kostako Hitza, uztarria.com | Euskara | Artikulua
2011-11-30 11:11

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an da, eta ostiralean, hilaren 2an, ospatuko dute aurten ikastetxeetan

Hainbat ekimen antolatu dute ostiralerako

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dut azpeitiarrek abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko Deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan esa zituen, esuakraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak egun hori Euskararen Nazioarteko Egun izendatu zuen.

Orduz geroztik, urtez urte egun hori festa eguna izaten da herrian, eta aurtengorako ere hainbat ekimen antolatu dituzte ikastetxeek. Abenduaren 3a, zapatua, tokatzen da aurten. Hori dela-eta, ostiralean egingo dituzte ospakizunak.

Urola Ikastolan, 09:45ean, ibilaldi neurtua egingo dute. Bokadiloak Lasaon banatuko dituzte. Gero, ibilaldian ateratako argazkien lehiaketa egingo dute. DBH 1. mailako ikasleek irudien lehiaketa egingo dute 10:30ean, eta DBH 3. mailakoek jolasak edukiko dituzte ordu horretan. DBH 4. mailako ikasleek prestatutako jolasak egingo dituzte.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, 09:30ean, ongi etorria eta pregoia egingo dituzte. 10:00etan, DBH eta Batxillerrean hitzaldia eta Euskal Jinkana izango dituzte. 10:30ean, HHko haurrei Mari Domingi joango zaie, eta hari ongi etorria egingo diote LH1eko eta LH2ko ikasleek. 11:00etan hamaiketakoa egingo dute. 11:30ean, aurpegi margoketa, ipuin kontaketa, euskara aldarrikatzeko leloen zozketa... izango dira. 12:30ean, ikasleen eta irakasleen arteko futbol partida. 13:30ean, nazkaria egingo dute DBHko eta Batxillergoko ikasleek. 15:00etan, esku lanak, zine emanaldia, bertso saioa... izango dira. 15:30ean, berriz, haur jolasak, eta 16:30ean, Gabonetako zuhaitza apainduko dute.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, hainbat ekimen egingo dute. Goizean, euskal musika, ikastolaren apainketa, irratsaio berezia, irteerak, ipuin kontaketa, idazlea gelan, marrazkiak, dantzak eta abestiak, izango dituzte. Arratsaldean, berriz, euskal musika, jolasak eta askaria izango dituzte ikasleek.

Iraurgi Ikastetxean, HHko, LHko eta DBH zein Batxillerreko ikasleek egun guztian Euskararen Egunaren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte: ekitaldia, zine emanaldia, horma irudiak, ikasleei ateratako argazki erakusketa, bertso saioa... izango dira, besteak beste.

Adierazpen instituzionala

Ostiralean, 12:00etan, Azpeitiko Udalaren eta Euskaltelen ekimenez, Euskara guztion aho-belarrian adierazpen instituzionala izango da, udaletxeko areto nagusian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa