Kultur Mahaiko bazkideek batzarra egingo dute larunbat honetan

Kepa Urbieta (Azpeitiko Kultur Mahaia) 2011ko abe. 8a, 22:12

Baigera I aretoan izango da, 11:00etatik aurrera. Bazkidetu zaitez zu ere

Asteburuan Sanagustinen II. Kulturaldiko azken ekimenak (ostiralean kontzertua, eta igandean ohorezko bazkidetza ekitaldia eta poesia emanaldi musikatua) eta larunbat arratsaldean soziedadeen mus txapelketako finala ere izango dira

Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideek urteko ohiko batzarra egingo dute larunbat honetan: Baigera I aretoan, 11:00etan. Gaiak: Sanagustineko kooperatibizazioa garatzeko proposamena, kulturgune osatuaren hasiera, Kultur Mahaiko diru kontuak eta besterik. Bazkideei lehengo astean bidali zien deialdia.

Kultur Mahaiak 352 bazkide ditu gaur egun. Urtean 10 eurokoa da kuota. (honela bazkidetu daiteke)

Aste bukaera betea du Kultur Mahaiak

Ostiralean eta igandean II. Kulturaldiko azken ekitaldiak.

  • Ostiralean, 23:00etan Sanagustinen: Islaia Hazparneko taldea. Sarrera, doakoa.
  • Igandean, 18:00etan Sanagustinen: Imanol Elias Odriozola, Kultur Mahaiaren ohorezko bazkide. Ekitaldi irekia.
  • Igandean, 19:00etan Sanagustinen: Poesiaren gauza galduak emanaldia. Poesiak errezitatu, azalpenak eman eta kantuan ariko dira Gotzon Barandiaran (idazlea), Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Imanol Ubeda (Bide Ertzean). Sarrera, doakoa.

Azaroaren 25ean hasi zen Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia.

Larunbat goizean Kultur Mahaiko bazkideen batzarra.

  • Baigera I aretoan, 11:00etan.

Larunbat arratsaldean soziedadeen mus txapelketako finala.

  • Larunbat honetan bukatuko da Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketa, Sanagustinen jokatuko duten finalarekin. 15:00etan hasiko da, eta 50 bat bikote ariko dira. Kultur Mahaiak antolatu du txapelketa, soziedadeen arteko harremana gehiago sustatze aldera. 300 lagun aritu dira txapelketan. Kopuru ona da lehen urtea izateko.

Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, udal taldeak, kultur teknikariak eta Sanagustineko langileek osatzen dute Kultur Mahaia.