Amubieta eta Aldalur txapeldunak Hernanin

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 12a, 09:12

Joan den asteburuan Hernaniko Plaza Berrin Gazteen Arteko Dantza Txapelketa jokatu zen

Bigarrenak ere azpeitiarrak izan ziren, Axier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga

Joan den asteburuan Hernaniko Plaza Berrin Gazteen Arteko Dantza Txapelketa jokatu zen, Hernaniko Kristina dantza taldeak antolatuta.

Hamabi bikotek hartu zuten parte, eta lehen postua Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiar dantzariek lortu zuten. Bigarrenak ere azpeitiarrak izan ziren, Axier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga.