Kantuz alaituko dute gaur Sanjuandegi

Uztarria.eus 2011ko abe. 16a, 11:12

.XJ auzolaneanek Baigerarekin elkarlanean kantu afaria antolatu du

.Afarirako txartelak Baigera I-ean eta Baigera II-an erosi daitezke

Bigarren urtez jarraian, Auzoa Kantuz ekimena antolatu du XJ auzolaneanek, Baigerarekin elkarlanean. Gaur, ostirala, 19:00etan hasita txikiteoa egingo sute Sanjuandegiko Baigera paretik abiatuta. Segidan, 20:30ak inguruan, kantu afaria egingo dute.

Baigera II-an izango da afaria, eta txartelak erosi daitezke jada Baigera I-ean zein Baigera II-an. Menuak afaria, postrea eta kafea barnebiltzen ditu.