'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 17a, 17:12
Lehiaketako hamabi saridunak, Sanagustinen

Hamargarren urteurrenean, aurreko edizioetako gaiak berreskuratu dituzte

Egutegiaren ordez, argazki erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Tokiko Agenda 21 ekimenaren barruan antolatzen duten Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sariak banatu dituzte goizean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Guztira hamabi sari banatu dituzte aurten; izan ere, hamargarren urteurrena izanik, ohi baino gai gehiago jorratu ahal izan dituzte dituzte argazkilariek; antolatzaileek aurreko edizioetako gaiak berreskuratu dituzte; hala nola, ura, baserria, basoa, hondakinak, urtaroak eta paisaiak jorratu dituzte inguruko bazterretan; Loiola bidean dagoen Etxetxo baserria, Azkoitiko Plaza Berri kalea, Samiño, Otarreko pagadia eta egunsentiak izan dira saridunek hartu dituzten irudietako batzuk.

Egoera ekonomikoa dela-eta, sarituak izan diren argazkiekin osatutako egutegia ez dutela kaleratuko jakinarazi dute antolatzaileek; hala eta guztiz ere, egutegiaren ordez argazki guztien erakusketa zabaldu dute Sanagustinen.

Hauek dira aurtengo lehiaketako saridunak:

  • Negua modalitatea: Iñigo Olarte.
  • Udazkena modalitatea: Igor Froilan.
  • Uda modalitatea: Iñaki Etxenagusia.
  • Udaberria modalitatea: Luis Llavori.
  • Paisaia modalitatea: Juan Carlos del Pozo.
  • Eguraldi-gertakaria modalitatea: Jose Luis Lopetegi.
  • Animalien bizia modalitatea: Imanol Manterola.
  • Hondakinak modalitatea: Valentin Garcia.
  • Basoa modalitatea: Iñaki Aranburu.
  • Gune publikoak modalitatea: Jon Andoni Martin.
  • Ura modalitatea: Alberto Beloki.
  • Baserriak modalitatea: Javier Beristain.

Saritutako argazkiak ikusteko egin klik hemen .