Laxaro Azkune, "bertsolaritzaren inurri nekaezina"

Uztarria.eus 2011ko abe. 19a, 12:12
Laxaro Azkune eta Aitor Sarriegi atzo, Illunben.

Atzo, igandea, Laxaro Azkunek jarri zion txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari, Aitor Sarriegiri

Txapela jartzeko uneko bideoa ikusteko egin klik hemen

Laxaro Azkunek jarri zion atzo, igandea, Aitor Sarriegi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela, Donostiako Illunben. Txapela jarri aurretik saioko aurkezleak "bertsolaritzaren inurri nekaezina" zela Azkune esan zuen.

Bideoa ikusteko egin klik hemen .

Erniarraitzeko zazpi

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko zazpi bertsolarik hartu dute parte Gipuzkoako Txapelketan: Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Urko Egañak, Josu Oiarzabal 'Xenpelar'-ek, Nekane Zinkunegik, Eneritz Arzallusek eta Joseba Andoni Agirrek.

Batzuk besteak baino hobeto ibili dira txapelketan, baina Erniarraitzekorik ez da iritsi finalera.