Azpeitia Zero Zabor taldea sortu da

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 19a, 12:12
Azpeitia Zero Zabor taldea ostiralean egin zuten aurkezpen agerraldian. (Xabier Otamendi)

"Hondakinen arazo larriari aurre egin" nahi dion taldea dela jakinarazi dute

Helburua garbi erakutsi du taldeak: "arazoari irtenbidea ematea"

Azpeitiak ere badauka Zero Zabor taldea. "Hondakinen arazo larriari aurre egin" nahi dion taldea dela jakinarazi dute, "gaur egungo hondakinen kudeaketa sistemarekin bat ez datorrena eta irtenbide alternatibo bat aurkitu nahi duena". Egungo kudeaketa okerrak "jasangarritasun bidean joan ordez, aurkako norantzan garamatza". Helburua garbi erakutsi du taldeak: "arazoari irtenbidea ematea".

Helburu hori lortzeko, beraien proposamena Zero Zabor programa dela aurreratu dute: murrizpena, berrerabilpena eta birziklapena. Jakinaren gainean dira eguneroko bizimodua aldatzea ez dela erraza, baina “sortu dugun egoera honi aurre egiteko kontzientziazioa eta inplikazioa behar-beharrezkoak dira, arazoari errotik heldu behar diogu”.