Azpeitiko Metal Boskotearen eta Musika Bandaren emanaldiak, urtea agurtzeko

Uztarria.eus 2011ko abe. 29a, 19:12

AMBk Gabon eta euskal doinuak eskainiko ditu bihar, abenduaren 30a, 18:30ean hasita Sanagustinen

Bandakoak kalejiran ibiliko dira aurten ere Urte Zahar iluntzean

Herriko musikariek lanean agurtuko dute urtea, bai behintzat Azpeitiko Metal Boskoteak (AMB) eta Musika Bandak.

AMBko kideek aurrekoetan Gabonetakoa izan dutena urte bukaerako bihurtu eta bihar, abenduaren 30a, emango dute Gabon doinuekin hornitutako kontzertua. Sanagustinen egingo dute, 18:30ean hasita. Aurten, gainera, Gabon giroko lanez gain (Joy to the World, We wish you a Merry Christmas eta Jingle Bells, besteak beste), euskal doinu ezagunak ere joko dituzte (Udazken koloretan, Aitormena...).

Herriko Musika Bandakoak, berriz, kalejiran ibiliko dira aurten ere Urte Zahar iluntzean, afal aurrekoa girotuz.