Aurrekontu parte-hartzaileak Garmendin eta Alde Zaharrean

Uztarria.eus 2012ko urt. 3a, 11:01

Garmendipeko bizilagunekin gaur, asteartea, bilduko dira Udaleko ordezkariak 19:00etan, Baigera I-ean

Biharko, asteazkena, Alde Zaharreko bizilagunekin deitu du bilera Udalak, haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko

Azpeitia denon artean ekimenaren baitan Azpeitiko Udala bilerak egiten ari da auzoz auzo. Urrestillako, Aratz-Errekako, Soreasuko eta Sanjuandegiko bizilagunekin elkartu dira dagoeneko. Hala, Garmendi auzoan eta Alde Zaharrean bizi diren herritarrekin batzarrak deitu dituzte gaurko, asteartea, eta biharko.

Garmendipeko bizilagunekin gaur, asteartea, bilduko dira Udaleko ordezkariak 19:00etan, Baigera I-ean. Biharko, asteazkena, Alde Zaharreko bizilagunekin deitu du bilera Udalak, haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Alde Zaharrekoekin ere Baigera I-eko aretoan bilduko dira, 19:00etan.

Honatx datozen bileren datak:

Urtarrila

.3 Garmendi eta Harzubia. Baigera Iean 19:00etan.

.4 Alde Zaharra. Baigera Iean 19:00etan.

.10 Loiola Bide. Betharram aretoan 19:00etan.

.11 Lasao. Auzoko lokalean 19:00etan.

.12 Arana/Santutxo Baigera Iean 19:00etan eta Kultura Betharram aretoan 19:00etan.

.13 Landeta Baigera Iean 19:00etan eta Juan XXIII Sindikatu Zaharrean 19:00etan.

.16 Merkatariak Baigera Iean 19:00etan eta Loiola auzoko elkartean 19:00etan.

.17 Emakumeak Emakumeen Txokoan 19:00etan eta Nuarbe auzoko elkartean 19:00etan.

.18 Baserritarrak. Baigera Iean 19:00etan.

.23 Festak. Baigera Iean 19:00etan.

.24 Gizarte Zerbitzuak (Immigrazioa). Baigera Iean 19:00etan.

.25 Gizarte Zerbitzuak (Behar sozialak). Baigera Iean 19:00etan.

.26 Kirola. Baigera Iean 19:00etan.

.27 Gazteak Gaztetxean 19:00etan eta Gizarte Zerbitzuak (dependentzia, urritasun fisikoak, 3ยช adina...) Baigera Iean 19:00etan.

.30 Euskara. Sindikatu Zaharrean 19:00etan.