Hondakin handien bilketarik ez da egingo ostiralean

Uztarria.eus 2012ko urt. 4a, 13:01

Errege Eguna dela-eta, ez dute bilketarik egingo

Bestalde, hilaren 20an, San Sebastian Eguna, ere ez dituzte hondakinak jasoko

Ostiraletan egiten da bolumen handiko hondakinen bilketa herrian, baina ostiral honetan, Errege Eguna dela-eta, ez dute egingo. Bestalde, hilaren 20an, San Sebastian Eguna, ere ez dute jasoko jai eguna delako.

Bi aste horietan hondakinik ez ateratzeko eskatu du Udalak, eta hilaren 13an eta 27an bilketa egingo dela jakinarazi dute.