Azken opariak, eskatuta

Uztarria.eus 2012ko urt. 4a, 21:01

Erregeen pajeek umeen gutunak jaso eta dozenaka gozoki banatu dituzte Sanagustinpen

Bihar, urtarrilak 5, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren txanda izango da

Aurtengo gabonetako azken opariak enkargatu dituzte gaur, asteazkena, herriko hainbat umek. Errege Magoen pajeak izan dira eskaeren hartzaileak. Umeen gutunak jaso eta dozenaka gozoki banatu dituzte Sanagustinpen, urtero egin ohi dutenez.

Bihar, urtarrilak 5, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren txanda izango da.