Gaizka Otamendik erakusketa zabaldu du Donostian

Uztarria.eus 2012ko urt. 9a, 23:01
Otamendiren margolanetako bat.

Otsailaren 12ra arte egongo da zabalik Sagues auzoko El Muro tabernan

Otamendiren lanak www.argibeltza.com webgunean ikusi daitezke

Gaizka Otamendik (Azpeitia, 1984) lehenengo erakusketa jarri du Donostiako Sagues auzoko El Muro tabernan. Atzo, astelehena, eskegi zituen artelanak tabernako hormetan, eta otsailaren 12ra arte egongo dira ikusgai.

Margolanak "lerro gurutzaketek ematen duten aukeretaz baliatuz eta gero kolorea emanez, errealitatera gerturatzen diren formak aurkitzea" dio azpeitiarrak. Artelan gehienetan zezenak, zaldiak eta giza gorputzak errepresentatzen dira.

Lanak egiteko teknikak akuarela eta tinta kotoizko paperean izan dira. Otamendik esan duenez, "akuarelak irudi gardenagoak eta figuren arteko trasparentziak lortzeko aukera ematen du-eta".

Artelanak salgai egongo dira eta 42 euro eta 350 euro artean. Otamendiren lanak www.argibeltza.com webgunean ikusi daitezke.