Autoentzako norabidea aldatuko dute Perez Arregi plazan

Uztarria.com | Hirigintza | Artikulua
2012-01-10 11:01

Gaur, asteartea, hasi dituzte aldaketak egiteko lanak

Julian Elorzatik Soreasura zuzenean joan ahal izango da

Perez Arregi plazatxoaren inguruan horrela geldituko dira norabideak.  Argazki originala

Perez Arregi plazan autoentzako norabidea aldatzeko lanak hasiko dituzte laster. Lanak bukatutakoan Perez Arregi plazatxo ondoan dagoen zubia bi norantzatan datozen autoentzat egongo da zabalik. Hori dela-eta, Julian Elorzatik Soreasura zuzenean joan ahal izango da. Aldiz Soreasutik Perez Arregi plazatxo aldera ezingo da joan autoz.

Enparan kaletik Perez Arregi plazatxora iritsitakoan plazatxo ondoko zubira zein Soreasura joan ahal izango da, edo Eliz kalera ere bai. Aldaketak direla-eta, zubian ezingo da aparkatu, eta Perez Arregi plazatxo aurrean lerroan aparkatu beharko da. Aparkalekuen eta ibaiaren artean dagoen zatian, eserlekuak-eta jarriko dituzte. Bestalde, Etxe Zuri tabernaren ondoko lehenengo bi aparkalekuak ezinduentzat izango dira.

Lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa