Nepali buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.com | Aisia | Artikulua
2012-01-26 11:01

Maite Azpiazuk eta Joseba Galarrak eskainiko dute hitzaldia Trekinga Nepalen izenburupean

.19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak joan den martxoan jarri zuen martxan Bidaiatuz ekimena. Aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute GIBekoek, eta gaur, osteguna, izango da urteko lehenengo hitzaldia. Maite Azpiazuk eta Joseba Galarragak eskainiko dute eta Trekinga Nepalen izango da hitzaldiko gaia. 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean.

Bidaiatuz ekimenaren helburua herriko gazteek munduko txoko desberdinetan izandako esperientziak elkartrukatzea da. Horretarako, ikasturtean zehar bidaia desberdinen inguruko hitzaldiak antolatuko dituzte. Modu horretan, hizlariek bidaia desberdinen inguruko azalpen zein gomendioak emango dituzte eta, ondoren, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute.

Gazte Informazio Bulegokoek "herriko gazte guztiei dei egiten diegu beraien esperientziak kontatzera animatu daitezen", esan dute. Norbaitek interesik balu, Gazte Informazio Bulegora joan, gib@azpeitia.net helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu besterik ez du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa