Bihar jokatuko dituzte Lagun Onakek eta Lan Mobel ISBk ligako partidak

Uztarria.eus 2012ko urt. 27a, 12:01

Lan Mobel ISBk Avilaren kontra jokatuko du, 19:00etan hasita, kanpoan

Lagun Onakek Laudioren kontra jokatuko du 16:30ean hasita, Garmendipen

Bihar, zapatua, Lan Mobel ISB-k eta Lagun Onakeko Hirugarren Mailako taldeak ligako partida izango dute.

Lan Mobel ISBk Avilaren kontra jokatuko du bihar kanpoan, 19:00etatik aurrera. Duela gutxi jokatu zuten Lan Mobel ISBk eta Avilak ligako partida, baina biharkoa aurreratutako partida izango da. Astebukaera hontan, Kopako partidak jokatuko dituzte Adecco ligako taldeek. Hori dela-eta, Lan Mobelek asteburuan partida jokatu ahal izateko, eta atsedenik ez izateko ligako azken partida aurreratu egin du.

Bestalde, Lagun Onakeko Hirugarren Mailako taldeak Laudioren kontra jokatuko du bihar, zapatua, 16:30ean hasita, Garmendipeko zelaian. Laudio sailkapenean laugarrena da 39 punturekin, eta Lagun Onak hamabigarren postuan dago.