Publizitate arloko Argia Saria eman diote klikmetroak.com kanpainari

Uztarria.eus 2012ko urt. 27a, 18:01
Saridun guztiak. Zutik, ezker eskuin: Jakes Casaubon (Gure Irratia), Pantxika Maitia (Kanaldude), Joseba Alvarez, Luzien Etchezaharreta (Gure Irratia), Iñaki Gurrutxaga (EITB Nahieran) eta Roman Azkue (Kilometroak 2011). Makurtuta

2011ko Kilometroak festari begira jarri zuen abian Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Berria-ren babesarekin

Kilometroak-eko metroak babesteko ekimenak 6.500 metro-atxikimendutik gora izan zituen

Publizitate arloko 2012ko Argia Saria eman diote klikmetroak.com kanpainari. Sari banaketa ekitaldia gaur, ostirala, egin dute Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean.

2011ko Kilometroak festari begira jarri zuen abian Azpeitiko Ikastola Ikasberrik klikmetroak.com, Berria-ren babesarekin. Kilometroak-eko metroak babesteko ekimenak 6.500 metro-atxikimendutik gora izan zituen.

Zazpigarrena Azpeitira

Argia astekaria 1989an hasi zen Argia Sariak banatzen, prentsa idatzian, irratian, telebistan, Interneten zein publizitate arloan euskaraz aritzen direnen lana errekonozituz; merezimenduzko sariak ere ematen dituzte.

Ordutik hona, eta gaur Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek jaso dutenarekin, zazpi aldiz saritu dituzte Azpeitiko kazetariak edo proiektuak. Tartean, Uztarria.com-ek ere jaso zuen Argia Saria, Internet arloan, 2005ean.

Hauek dira orain arte Argia Saria jaso duten Azpeitiko norbanako eta proiektuak:

  • 1990: Joxean Agirre (prentsa idatzia).
  • 1992: Iñaki Elortza (irratia).
  • 1993: Laxaro Azkune (irratia).
  • 1995: Kontxu Odriozola (merezimenduzkoa).
  • 2005 : Uztarria.com (Internet).
  • 2009: Erlo Telebista (telebista).