Juanjo Olaizola trenaren museoko zuzendaritzatik kendu izana salatu du, Burdinbidearen Lagunak Elkarteak

Uztarria.eus 2012ko urt. 31a, 13:01

Joan den zapatuan Burdinbidearen Lagunak elkarteko, Espainiako Burdinbidearen Lagunak Federazioko eta Eusko Tren enpresako kideak Azpeitian izan ziren

Bestalde, Burdinbidearen Museoko Lagunak federaziotik kanpo utzi dituztela salatu zuten

Joan den zapatuan, hilak 28, Burdinbidearen Museoko Lagunak elkarteko kideak, Espainiako Burdinbidearen Lagunak federazioko kideak eta Eusko Tren enpresako batzordekide bat Azpeitian izan ziren. Alde batetik salatu zuten, hilaren 12an, fundazioko partaideek batzarra egin eta estatutu berriak onartzearekin batera, Burdinbidearen Museoko Lagunak federaziotik at uztea erabaki zutela. Bestalde, Juanjo Olaizola trenaren museoko zuzendaritzatik kendu izana ere salatu zuten. Gainera, Olaizolari berriro zuzendari kargua ematea eskatzeko, Patxi Lopez lehendakariari gutun bat bidali diotela ere jakinarazi zuten Burdinbidearen Museoko Lagunek.

Hori guztia dela-eta, IƱaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren zein Ernesto Gasko sailburuordearen dimisioa eskatu zuten, "museoko zuzendari berria aukeratzerakoan hartutako neurriengatik". Aldiz, elkarteko kideek esan zutenez, beraiek fundaziotik bidaltzeak "aktibo garrantzitsua galtzea" esan nahi duela: "Ez soilik ekarpen boluntarioagatik, baizik burdinbidearen inguruan genuen ezagutzagatik".

Azpeitiko Udala Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioko kideetako bat da. Baina parte-hartze txikia du udalak; %1. Eusko Tren garraio baltzu publikoak du fundazioan pisu handiena.