Loiolako Liburutegiko 10.000 liburu Bilbon ikusgai

Uztarria.eus 2012ko urt. 31a, 13:01
Loiolako liburutegiko artxiboaren zati bat.

Joan den ostiralean, hilak 27, inauguratu zuen Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen liburutegian XIII. eta XIX. mendeetako liburuen erakusketa

Erakusketako hainbat liburu Loiolako Liburutegitik eramandakoak dira

Joan den ostiralean, hilak 27, inauguratu zuen Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen liburutegian XIII. eta XIX. mendeetako liburuen erakusketa. 'Testamentum: 2000 aƱos dando fe' izenburupean zabaldu dute erakusketa, Ignacio Ellacuria aretoan, eta otsailaren 17ra arte egongo da zabalik. Astegunetan 12:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta aste bukaeran, berriz, 11:00etatik 14:00etara.

Erakusketako hainbat liburu Loiolako Liburutegitik eramandakoak dira. 2010eko urrian eraman zituzten Loiolako 10.000 liburu inguru Bilbora.

.1997an liburutegiak bultzada handia jaso zuen eta orduan sortu ziren egungo liburutegia eta artxiboa . Uztarria aldizkariak Loiolako Liburutegiari erreportaje zabala eskaini zion 2007ko abenduko zenbakian.