Kaldereroen konpartsan parte hartzera deitu ditu herritarrak Udalak

Uztarria.com | Festak | Artikulua
2012-01-31 16:01

Aurtengo kalejira otsailaren 11n egingo dute, 19:30ean hasita

Festa antolatzeko deitutako bileraren erantzunarekin "oso gustura" azaldu dira Festa Batzordean

Kaldereroen festa antolatzeko deitutako bileran parte hartu zutenak, atzo udaletxean. (AZPEITIKO UDALA)  Argazki originala

Herritarrei deia luzatu die Udalak, Kaldereroen konpartsan parte har dezaten. Atzo, astelehena, bilera egin zuten udaletxean, Udaleko Festa Batzordeak deituta, 2012ko Kaldereroen festari begira.

Festa antolatzeko deitutako bileraren erantzunarekin "oso gustura" azaldu dira Festa Batzordean. Norbanakoez gain, Baigera, Zezenbeltz edota Itsasi dantza taldeko kideak ere agertu ziren bilerara, "elkarlanerako prest".

Aurtengo kalejira otsailaren 11n egingo dute, 19:30ean hasita. Festan aktiboki parte hartu nahi dutenek ordu horretarako Ardozaleak elkarte aurrera agertu besterik ez dute izango, Arana kalera, handik abiatuko dute-eta kalejira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa