Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak ukatu egin du orain hura hil izana

Uztarria.eus 2012ko ots. 7a, 15:50

Zenbait hedabidek esan dutenez, azpeitiarrak Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu zuen duela bi aste

Ustezko hiltzailearen arabera, beste pertsona batek hil zuen Azkue eta pertsona hori ez du ezagutzen azpeitiarrak

Amaia Azkue oriotarraren ustezko hiltzaileak, Azpeitiko A.E.-k, ukatu egin du hura hil izana, nahiz eta joan den abuztuan Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua. Zenbait hedabidek esan dutenez, azpeitiarrak Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu zuen orain dela bi aste, berak hala eskatuta, eta abuztuan aitortutakoak atzera bota zituen. Ustezko hiltzailearen arabera, beste pertsona batek hil zuen Azkue eta pertsona hori ez du ezagutzen azpeitiarrak. Gaineratu du pertsona horrek behartu zuela Zarauztik Nuarbeko Ibai Eder urtegira joatera eta Amaia Azkue harriarekin kolpatu zuena pertsona ezezagun hori izan zela esan du.

Joan den urteko martxoaren 16an agertu zen Amaia Azkueren hilotza Nuarbeko urtegian.