'Ikiaaarriya' bertso saioa izango da gaur, Orkatzen
Uztarria.com
|
Kultura |
Artikulua
2012-02-10 11:30
Gaur, ostirala, izango da Ikiaaarriya bertso saioa Orkatz Tabernan, 22:30ean hasita.
Laugarren urtez jarraian antolatu du Ikiaaarriya bertso saioa Orkatz Kultur Elkarteak. Gaur, ostirala, izango da saioa Orkatz tabernan, 22:30ean hasita.
Gregorio Larrañaga Mañukorta, Izar Mendiguren, Iker Zubeldia eta Haritz Etxeberria Ministro ariko dira kantuan. Gai-jartzailea, Madam Ahohaundi izango da.


