Hementxe direla Karnabalak!

Uztarria.eus 2012ko ots. 15a, 13:12
Artzai-inudeen desfilean sansebastianetako karroza aterako dute.

Kaldereroek egin zuten herrira bisita joan den astebukaeran, eta karnabalak gerturatzen ari direla iragarri zuten. Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta jai karnabalerako, baina bihar hasiko dira karnabalen baitan antolatutako ekimenak. Ostiralean eta zapatuan ere festa giroa izango da herrian, eta jai karnabalean egingo dute eztanda Karnabalek.

Kaldereroek egin zuten herrira bisita joan den astebukaeran, eta karnabalak gerturatzen ari direla iragarri zuten. Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta jai karnabalerako, baina bihar hasiko dira karnabalen baitan antolatutako ekimenak. Izan ere, bihar, osteguna, 'Eta Karmele?' antzezlana izango da ikusgai Sanagustin kulturgunean. Ostiralean Azpeitiko ikastetxeetako haurren txanda izango da. Zapatuan, berriz, pilota, erremonte eta zesta puntako partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan, 22:00etan hasita: eskuzko partida jokatuko dute Larrañaga eta Eulatek Mikel Goñi eta Uzkudunen kontra. Erremonteko partida Segurola eta Aizpuruk Otaegi eta Labakaren kontra jokatuko dute. Zesta puntako partidan, berriz, Gorostolak eta Ezkiagak Etxabe eta Etxaberen kontra neurtuko dituzte indarrak. 22:30ean musika bandaren kontzertua izango da, Sanagustinen. 

Hurrengo egunean, jai karnabalean, egingo du festak eztanda. Urteetako usadioari jarraituz, Elegante Eguna izango da herrian. Zahar nahiz gazte, apain-apain ibiliko da kalean. Berrikuntza nabarmen bat izango da aurtengo Artzai-Inudeen kalejiran. Danborjole eta Artzai-Inudeekin batera aterako baitute, Sansebastian Egunean umeen danborradan atera zen karroza. Udalak esan duenez, "kostua du karrozak, eta karnabaletan ere atera egin behar da, egindako lana berriro erakusteko eta aprobetxatzeko". Rebeka Larrañagak egin zuen karroza sansebastianetarako, Azpeitia musika eta kirolean ardatz gai hartuta.

Astelehenean, aldiz, mozorroen txanda izango da goizetik hasita, gaztetxoek eta ez hain gaztetxoek mozorro desfilea egingo dute-eta. Desfilean megafonia erabiliko dute aurten: "Jende askok hartzen du parte desfilean, eta musika eskolako ikasleak eta musika banda askok ez dituzte entzuten. Horri irtenbidea emateko, megafoniarekin egitea erabaki dugu. Unai Frantzesena ari da haurren desfilerako musika prestatzen". Gauean, helduen txanda izango da. Urteroko legez, helduen mozorro lehiaketarako hainbat sari jarriko ditu Udalak, baina sari banaketa udaletxean egin beharrean Sanagustin kulturgunean egingo dute. Banakoetan lehenengo saria 200 eurokoa izango da, bigarrena 150 eurokoa eta hirugarrenak bi afari jasoko ditu. Taldekako sarietan lehena eskuratzen duenak 800 euro jasoko ditu; bigarrenak 700 euro eta hirugarrenak 500 euro. Laugarrenak, berriz, afariak eskuratuko ditu. Karnabaletako giro onena duen tabernari sari berezia emango diote.

Kaleko giroa animatzeko bai igandean eta bai astelehenean hainbat txarangaren kalejirak antolatu ditu Azpeitiko Udalak: "Festa mahaian proposatu zuten gazteek txarangak antolatzea, eta horri heldu diogu". 

Astearte karnabalean, 20:00etan emango zaie bukaera 2012ko Karnabalei, zezen suzkoarekin, baina ez da festa giroa faltako egun guztian. 

Ikastetxeen txanda, ostiralean

Ostiralean, hilak 17, ikastetxeetan ospatuko dituzte Karnabalak. Iraurgi ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek 16:30ean egingo dute kalejira eskolako atarian, eta segidan San Martin egoitzara joango dira egoiliarrak bisitatzera. Lehen Hezkuntzako ikasleek Betharrametan buru-handiak izango dituzte eta gero ikasleek prestatutako dantzak egingo dituzte.

Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleek euren eraikinetan egingo dituzte karnabaletako ekimenak, arratsaldean.  15:10ean hasiko dute mozorro festa Perdillegiko eraikinean, mozorro desfilea eta karaokearekin. Segidan, txokolate-jana egingo dute. 15:20an, Euskal Herria kaleko ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia hasiko da; han, kaldereroak, mozorro desfilea, zezena, buruhandiak eta txokolate-jana dituzte prestatuta.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek, aldiz, 18:30ean Olazko Andre Mariaren plazatik abiatuta, Euskal Inauterien Jaialdia egingo dute. Kalez kale ibiliko dira joaldunak, zanpantzarrak, mamoxarrak, katilungorriak eta txantxoak.

Sokamuturzaleen zitak

Urteroko zita izango dute sokamuturzaleek karnabaletan. Izan ere, jai karnabalean, astelehenean eta asteartean izango da zezena herriko kaleetan. Zezen Beltz elkarteak sokamutur saioetako ordutegiak eta ganaduak zeintzuk izango diren iragarri du bere webgunean.

Berrikuntza bat izango da, ordea, sokamuturrari dagokionean, aurtengo karnabaletan. Astelehen karnabalean, 12:00etatik 12:30era txikien sokamuturra izango da, Albizu ganadutegiko zezenekin.

Egitarau osoa

Otsailak 16, osteguna: Ostegun gizena.

-Afalostean, 22:00ak inguruan, Sanagustin kulturgunean, Eta Karmele? antzezlana.

Otsailak 17, ostirala.

- 18:30ean, Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, Euskal Inauterien Jaialdia, Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kulturak antolatuta.

Otsailak 18, larunbata.

- 22:00etan, Izarraitz pilotalekuan, eskuzko, erremonte eta zesta punta pilota partidak, Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta.

- 22:30ean, Sanagustin kulturgunean, herriko musika bandarekin berbena-dantzaldia.

Otsailak 19, igandea:Txikiteo Elegante Eguna.

- 09:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearekin goiz-eresia. 

- 11:00etan, goiz-eresia herriko musika bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.

- 12:00etan, XXXIII. Sokamuturraren Argazki Lehiaketa, Imanol Elias Saria. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.

- 12:30ean, eleganteen kalejira eta sokamuturra (Bergarako Zezenak ganadutegikoak). Kalejira Itsasi taldeko artzain-inudeekin eta danbor-jotzaileekin, eta Juan Antxieta Musika Eskolako musikariekin. Sansebasianetako karroza ere aterako dute aurten.

- 13:00etan, Skandalue txarangaren kalejira.

- 16:15ean, Izarraitz Txistulari taldea, Musika Banda eta Biasteriko dultzaineroak hainbatdoinu joko dute, Plaza Txikian. Txistulariek sokamuturrean zezenak egiten duen ibilbideaegingo dute, txistuaren doinuazzezenaren etorrera iragarriz.

- 16:30ean, sokamuturra, Erdikaletik irtenda. 20:00ak arte kalerik kale ibiliko da zezena. Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak.

- 19:30ean, Funky a l’olla talde zankodunaren kalejira.

Otsailak 20, astelehena: Astelehen karnabala.

- 10:00etan, goiz-eresia Izarraitz Txistulari Taldearekin.

- 12:00ean, sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak, herriko plazan. Zezen Beltz
taldeak antolatuta. Anton Albizu ganadutegiko abereak.

- 12:30ean, Herriko Banda Gaztea eta txilibiteroen kalejira. Hauekin batera, haur mozorrotuen desfilea, erraldoi eta buruhandiak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak.

- 16:00etan, haurrentzako jolasak eta parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.

- 16:15ean, Izarraitz txistulari taldeak eta herriko musika bandak hainbat doinu joko dute, Plaza
Txikian.

- 16:30ean, sokamuturra Erdikaletik hasita. 20:00ak bitartean kalerik kale ibiliko dute zezena. Anton Albizu ganadutegiko zezenak.

- 19:30ean, herriko musika bandaren kalejira.

- 19:30etik 23:00etara, Gauerdi eta Urolatarrak txarangen eta Turutarra fanfarrearen kalejira.

- 23:00etan, Itsasiko ttuntturroak eta helduen mozorro lehiaketaren hasiera.

- 23:00etan, Los pasai txaranga eta Rockbox taldearen kalejira.

- 01:30ean, Sanagustin kulturgunean, mozorro lehiaketa. Segidan, Sanagustinen diskojartzaile emanaldia.

Otsailak 21, asteartea: Astearte karnabala.

- 02:00etan, herriko plazan eta kaleetan, Rockbox eta Los Pasai txarangen emanaldia.

- 06:15ean, musika bandaren goiz-eresia.

- 06:45ean, zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuta.

- 07:00etan, sokamuturra. Arno ganadutegiko zezenak.

- 12:00etan, Azpeitiko Banda Gaztearen kalejira.

- 16:00etan, haurrentzako jolasak eta parkeak, Olazko Andre Mariaren plazan.

- 16:15ean, Plaza Txikian, Izarraitz txistulari taldea, Herriko Banda Gaztea eta Julian Barrenetxea Abesbatza

- 16:30ean, sokamuturra. Arno ganadutegiko zezenak aterako dituzte.

- 20:00etan, herriko plazan, suzko zezena.

---

Azpeitiko Musika Banda. Sorrera: 1895. / Plaza Txikia 1, 4, azpeitikobandie@gmail.com / Herriko bandaren lehenengo aztarna XIX. mendekoa da. / Gaur egun partaidetza handia du herriko festetan-eta. / 2007tik zuzendaria Unai Frantzesena da. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kultura Sorrera: 1995. / http://www.azpeitikoikastola.eu / Hezkuntza arloko egitasmoa da ikastolarena, baina Ikasberri Azpeitiko Ikastolak dio ez dela ahaztu behar “gure sustraiak non dauden eta nondik gatozen”, eta kultur arloko talde bat ere badu. Urtean zehar ekimen batzuk egiten ditu: euskal inauteriak... / http://www.azpeitikoikastola.eu / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Itsasi Euskal Kultur Elkartea. Sorrera: 1977. / itsasi@itsasi.com/ Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Izarraitz Txistulari Taldea. Sorrera: 1981. / Hasiera batean Itsasi Euskal Kultur Elkarteko kide zen taldea, eta gero Izarraitz taldea eratu zuten. Helburuak musikaren alde lan egitea eta, batez ere, herriz herri txistua eta euskal kultura zabaltzea dira. Azpeitiko festetan, bestelako ekintzetan, grabazioetan… parte hartzen du./ Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak