Loiolako sanjosetan mus txapelketa izango da lehenengo aldiz

Uztarria.eus 2012ko mar. 13a, 12:08
Iaz 39 lagunek hartu zuten parte mendi biathloian. (Loiolako Festa Batzordea)

Hurrengo egunean, martxoaren 17an, XI. San Jose Sari Nagusia mendi biathloia jokatuko da Loiolan, 16:30ean hasita. Bertan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar da, eta izena egunean bertan eman behar da, irteeran, 15:30ean. Parte-hartzaileek 10 kilometro bizikletaz
eta 4 kilometro korrika egin beharko dituzte.

Badatoz urteroko legez Loiolako sanjoseak. Aurten ohiko ekitaldiez gainera, I. San Jose Mus Txapelketa antolatu dute Loiolatxo Elkarteko Festa Batzordekoek. Ostiralean, hilak 16, jokatuko da txapelketa 22:00etan hasita, Xanadu kafetegian. Mus txapelketan parte hartzeko 20 euro ordaindu behar da bikoteko, eta hasi aurretik eman behar da izena. Lehen bikoteak 350 euro jasoko ditu sari gisa; bigarrenak 150 euro, eta bi txuleta; eta, hirugarrenak Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.

Hurrengo egunean, martxoaren 17an, XI. San Jose Sari Nagusia mendi biathloia jokatuko da Loiolan, 16:30ean hasita. Bertan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar da, eta izena egunean bertan eman behar da, irteeran, 15:30ean. Parte-hartzaileek 10 kilometro bizikletaz
eta 4 kilometro korrika egin beharko dituzte. Bizikletaz, Loiola inguruko 5 kilometroko ibilbideari
bi itzuli emango dizkiete, eta lasterka kilometro bateko zirkuituari lau itzuli. Proba bukatutakoan, kirolari guztiei askaria eta oroigarriak emango dizkiete Loiolatxo elkartean. Han bertan bizikletak garbitzeko gunea ere jarriko dute festa batzordeko kideek.

Igandea izango da Loiolako festetako egun handia. 11:30ean haurrentzako zezen txikiak eta pottokiak egongo dira Loiolan, eta 13:00etan hasiko da asto lasterketa. Astoen ikuskizuna ohitura da Loiolan, eta jendetza biltzen du santutegiaren aurrean. Arratsaldean herri kirol
ikuskizuna izango da. Harri-jasotzen Juan Jose Unanue Goenatxo II.-a eta Aimar
Irigoien ariko dira Loiolan. 225 kiloko eta 175 kiloko errektangularrak, 150 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola izango dituzte lanerako harriak. Aizkoran, binakako txapeldun berriak jardungo dute Loiolako festetan:Unai Otañok (Ibarra) eta Joseba Otaegik (Zizurkil). Kana erdiko hamar enbor moztu beharko dituzte. Egun guztian, Egurrola aita-semeak girotuko dute Loiola.

Aurreko asteburuan egindako lanei merezitako bukaera emateko asmoaz, hurrengo astebururako, martxoaren 24rako, loiolatarrek auzo afaria antolatu dute. 21:00etan hasiko dira
afaltzen auzotarrak, eta erromerian Elustondo anai-arrebak izango dira.

2010eko biathloiko argazkiak ikusteko egin klik hemen.