Nuarben erasotutako emakumea Amaia Azkueren epaiketan lekuko izan denetako bat da

Uztarria.com, Berria.info | Gizartea | Artikulua
2012-03-17 09:20

Azkue hiltzeaz akusatu duten mutilaren hurbileko pertsona da atzo, ostirala, erasoa pairatu zuena. Argitzeko dago, hala ere, zauritutako andrea noren eskariz aritu zen lekuko gisara epaiketan. Arratsaldean jarri zuen salaketa erasotutako emakumeak, eta adierazi bezperan epaiketan deklaratu zuela.

Amaia Azkueren hilketari buruzko epaiketan lekukotasuna eman duen pertsonetako bat da atzo, ostirala, Nuarben erasotua izan zen emakumea. Ertzaintzak Berria-ri baieztatu dio goizean, 11:25 aldera, jaso zutela abisua Azpeititik. Osasun etxean pertsona bat artatzen ari zirela jakinarazi zieten; buru ondoan zeukan kolpea. Donostiako Ospitalera eraman zuten. Arratsaldean jarri zuen salaketa, eta adierazi bezperan epaiketan deklaratu zuela. Epaiketa etzi, astelehena eta martxoaren 19a, bukatuko da.

Azkue hiltzeaz akusatu duten mutilaren hurbileko pertsona da erasoa pairatu duena. Salaketan azaldu duenez, motozale batek eraso zion, eta iraindu ere egin zuen. Argitzeko dago, hala ere, zauritutako andrea noren eskariz aritu zen lekuko gisara epaiketan. Berria harremanetan jarri zen atzo arratsean Miguel Castells akusazioko abokatuarekin; hark, ordea, ez zuen erasoaren berririk, eta ezin izan zuen jakinarazi haren eskariz edo fiskalak edo defentsak eskatuta joan ote zen emakumea deklaratzera. Nolanahi ere, Castellsek adierazi zuen "oso arraroa" dela gertatutakoa.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia MeMe | 2012-03-17 : 10:05

Hasiera-hasieratik hemen ingurukuek esan gendun mutil horrek 300 eurorengatik Amaia hiltzie etzala posible... etzaukela logikaik... ta oiñ hau gertau da, neretzako ya asunto hau geyegi iluntzen ai da... aber argitzean ze krixto ai dan pasatzen Amaian familiye ta gainontzeko herritarrok behingoz lasayo sentitzeko!

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-17 : 11:28

Nire bat nator MeMe-k esandakuekin.

Txarrena da mutil horren familiyek eta abogauek badakiyebela zeatik ein duen baño hori esatie baño nayo debela beak montautako gezur horren inguruen denborie galtzie. Hor fonduen zer daon ezta jakingo zekule.

Eta gaña jarrikoyoben kondenie ... ixiltzea nue ... bela deu Azpeitiyen berrize kalien ...

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-17 : 14:09

Bueno aber, gauzak esan aurretik informazioa jakin ein ber da, krixtonak ai diela pasatzen amaian familiye klaro hori eztet ukatzen eta mutilen familiye??? eta erasotu deben andriek ingresauta segitzeu donostin eta bere familiye nola daon. Mutilen familiyek badakila zeatik ein dun hori eta ez al da burutik pasatzen amaian familikuk dakebela informaziyo hori eta ixilik daudela ala komeni dalako??

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-17 : 17:23

Hemen hiltzailie eta hildakue zein dien bereiztu einber die eh, mutillen familiye semiek hildula jakin eta antzerki hau dana preparau du eta hori ondo?
Beak attortu zun hil zula, beitu zenbat prueba dauden zer ikusiye dula demostratzebenak eta hola?
Diru eukikobe baño lotsaik ez.

Erabiltzailearen aurpegia AZ | 2012-03-17 : 18:43

Prentsa, prentsa eta prentsa gehiago, ze eragin handia prentsak. Erasota izan den andreak lotura zuzena epaiketarekin eta nire galdera, non da alkatea?
Ze erru zuen andra horrek?
Has daitezela gauzak behar bezala egiten, ezkutuko informazio guztia atera ondoren prentsan.
Hiltzen saihatu diren andra honen aurrean ezer ez? Ez da eraso sexista? ZER DA HAU?
Jende askok ez du lotsarik eta hitz egiteko gogo gutxiagorik.
Ez da komeni egia jakitea? Zer dago ezkutatzen duten informazio guzti horren atzean?

HASI DADILA ALKATEA IPURDIA MUGITZEN!

Erabiltzailearen aurpegia Tirvix | 2012-03-17 : 18:55

Zuk esandakoarekin erabat ados, bainoo... Alkatiek zergaitik hartu behar du parte? Ze eskumen dauka?

Erabiltzailearen aurpegia APX | 2012-03-17 : 19:53

Prentsan letutako dana egiye dala zenek daki? ezta lelengo aldiye izango informaziyue komeni dan eran ematebena,komeni dana kontau eta komeni dana ixilik eduki...
erasotzailie egun artan han eon zala garbi dao baino ba al dakigu seguru inorrek beak hiltzun eo ez? ta nuarbeko andriek jaso dun erasue nundik noa dator? ez altzaizue iruitzen komunikabidiek kontatzeiguena baño geyo badaola au danan atzien?

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-17 : 20:09

AS esandakoarekin guztiz ados ez horren simplea dena. Juan zuk diozu garbi daola beak hil dula eta zergaitik eraso hori nuarbeko andreari? Eta jakin dezazuela ez dela lehenengo aldia holako meatxua gertatzen dena nuarben eta juxtu mutilaren gertukoe,salaketa jarri zen eta nun daude froga horiek??? Hau ez ain simplea eta hiltzailea mutila dela ez dago frogatuta eta meatxatuta egon bada??

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-17 : 20:10

Nire bat nao esatezuenakin. Hor atzetik beste zeoze dao baño ezta jakingo eztalako komeni

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-17 : 20:21

oixe ez da komeni eta errezena zer d ander kartzelara sartzea?? Eta orduan lasa geratuko gera ez?? Eta kalean hiltzea saitu,familia meatxatu,ander meatxatu eta hori dena egiten ari dena non eongo d GURE artean?? Horrelako justiZia dugu guk.

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-17 : 20:36

aizue, ADN pruebak emakumin gorputzin eta kotxin toki danetan daude eh? mutil hori meatxauta eon dala? horrek egiye agostun esan zun eta ondoren danok dakigu ze ipuri asmau deben.
Falta zakuna, espiritu santue akaso izengo zan ta klaro aren huellak kotejatzie falta.
Anda ya ...
Oiñ santu eitie falta zaku Ander, aurretik ez altzauzken lapurreta, lagunei harrapautako motorra eman eta ... holako hixtoriyeke atzetik.
Oingo hontan ertzainek profesional onak izen die eta ezkerrak zauzkeben probak juiziyoarte eztituen atea bestea a saber ze beste ipuri kontako zeben hauek.
Akaso Ameriketa jungo zien Ander defenditzeko abogau bille

Erabiltzailearen aurpegia AZ | 2012-03-17 : 22:52

Juezak bere azken hitza esan arte, ez dago kulpablerik eta kulpable den momentutik ere defendatzeko eskubide du giza orok.
Jendearen esana, jendearen ignorantzia, akusazioa bera baino mingarriagoa.
Argitu dadila dena baina proba guztiak mahai gainean daudelarik, ezer ezkutatu gabe. Ertzainei eman zaizkien medallak ustelak daude, behar bezala lan egin bazuten ez zen atzoko andrea erasotua izango.
Argi da gauzak ez direla ondo egin eta oraindik ez direla ongi egiten ari, atzoko kontzentraziotik hasita. Atzo erasotutako andrea nire senidetako bat izan balitz, mindurik sentituko nintzen, ez aipamenik ez nahi ulertzerik. Ez da atzoko andrea Amaia bezain besteko biktima ala? Hau guztiarekin ez dut esan nahi ez dudanik min hori ulertzen baina biktima gehiago daudela egia da baina ez da ikusi nahi.

Erabiltzailearen aurpegia Bartolo | 2012-03-18 : 01:11

Pertsona bat errugabea da aurkakoa erakusten den arte!
Hori hasteko, eta nere ustez egia dena da prentsak sekula ez duela egia guztia esango, zer irakurri nahi dugun edo zer komeni den, huraxe azaltzen digute. Badaezpada ez sinistu dena, dakiguna da Anderren aurkako pruebak daudela, baina ez badute hiltzaile bezela epaitzen, itxaron dezegun epaiketa amaitu arte.
Nere galdera da, nork egin zuen Nuarbeko emakumearen aurkako erasoa? Ez al dago garbi ze aldetatik datorren erasoa? Esan duten bezela, Aratz Errekako kontainerrean ez al dago hatz markarik? Ez al da komeni egia guztia jakitea?
Nere iritziz, bizi geran lekuan bizita eta gertatzen ari diren gauza guztiekin, Azpeitiarrok ere egia osoa jakiteko eskubidea dugu, mundu guztiak duen bezela, zer jende klase dugun gure inguruan jakin beharra baitaukagu.
Eta mesedez, ez sartu alkatea saltsa honetan.

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 09:34

Arrazoi osue dauke Bartolo-k alkatiek eztake ze ikusik justiziko asuntotan.
Gauz danak eztie nahaztu ber.

Erabiltzailearen aurpegia Antonio | 2012-03-18 : 10:10

neri normala iruitze etzatena da, ba alkatik oindik ez kondenatzie. Hemen ikusteana da pertsona bat hil ein ber dula mobilizaziyue eoteko, ez al gea konturatzen hau hilketa saiakera bat izen dala?

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 10:59

Guztiz ados nao juanekin. Aratz errekan eta kotxean hatz marka gehiago badaude baina nola kotejatzerik ez dauden listo. Ertzainena lan ona izan dela mesedez, erasoa gertatu eta aztarnarik ez hartu, aurretik egon diren meatxuekin ere jakinaren gainean zeuden baina ez dute ezer egin,gorpu batek hilik egon behar al.du ipurdia mugitzeko? B arrazoirik eta kulparik gabe ia ia nuarben egon hilketa bat eta ertzainak oraindik aztertzen ari omen dira serikusia ote duen kasuarekin MESEDEZ.

Erabiltzailearen aurpegia IrekiAteak | 2012-03-18 : 11:42

Ustezko hiltzailien neskien jarrerie ta bere familiyena ezin die ulertu. Nola laike tipo hori babesten jardutie? Benetan sinistebe errugabie dala? Errugabie baldinba, zeatik eztigube danoi esplikatzen zeatik dan errugabie? Nolatan zazken gorpuek bere lokarriyek, nolatan daon bere ADNe leku danetan, nolatan azaltzean peajeko bideuen, dirue ateatzen...
Espero det tipo hau ez libre lagatzie. Ta amona jipoitzien kontu hau oso ilune da, oso oso ilune.

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 12:10

Eta mutilek den dena kontau baldimau deklareatzeakun eta ez baiobe kasurik egiten ez delako komeni eta hor atzean dagoena ez delako komeni ateratzea?? ADN a baztar guztietan eta beste pertsona batzuenak ere ageri dira baina non daude??

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 12:19

Eta amona jipoitzien arrazoie oso simplie aurreko egunean deklaratu zuen egia esan eta hurrengo egunean abixua, emen ixilik egon beharra dago bestela.... eta gero egiye esan nola b...

Erabiltzailearen aurpegia IrekiAteak | 2012-03-18 : 12:22

amonak ze egi esan tzun ba? ustezko hiltzailie oso txintxue dala?

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2012-03-18 : 12:33

Etzaizue iruitzen prezipitatzen gabiltzela?.Konjetura geyegi.Momentuz egi bakarra da Amaia Azkue norbaitek hil zuela,azpeitiar 1 atxilotute daola horrekin lotute ta Nuarben amona 1 jipoitu debela,emateunez kasuekin zer ikusiste dakena.
Oso normala irutzezat jendie akojonaute eotie ze pasatzean ikusiz.Baño hortik hemen esaten aidien hainbat gauzeta.....Lasaitu gaiztezen mesedez kasu hau pizket argitzean bitartien,argitzema behintzet.Ta zaborrik ez zabaldu ez dakigunien.

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 12:46

Hemen garbiye dana da Anderrek hilketa hortan parte hartu zula. Tartin beste bat eongoala? Hori ala bada, neure dudak dauzket, Anderrek ondo daki eta eztayela ipurik asmau ... egiye esan dezala.
Etzula Amaia ezautzen? 2 familiyek esagunek dieta, hori lenore esan zan. Eta 300 euroatik hil zula? Hori iñok eztu xinisten, hil beste motibo bateatik ein zuen eta gero atentziyu desbiatzeko 300 euro harrapau.
Baño zeatik hil zun???
Hori falta da aklaratzie baño komeni al da?

Erabiltzailearen aurpegia Ildefonso | 2012-03-18 : 13:02

Guztiz ados AEI-k diyonakin. Hasiera hasieratik saldu digute dena klaru daola, prueba danak ondo lotuta daudela…eta oain ze? Dena hankaz gora jartzeun gertakari hori Nuarben pasatzea ta oain ze? Andra horrek ostegunien deklaratzeu eta ostiralien erasotu itebe? Hori ez al da ixilik egoteko abisu bat? Baino zeatik? Zer dao hor atzetik esan nahi ez digutena? Ander egun hortan han zeola ezin da ukau, baño ez al litzeke posible izengo beste pertsona baten mehatxupien jardutie? Ander-ek diyo pertsona batek autostopean hartu zula eta hure zala Amaia Azkue hil zuena. Eta hori egiye balitz? Zergatik ez dute hortik jarraitzen? Ez da komeni?? Errexena da biyer Ander izentzala deklaratzie eta beari leporatzie dana. Horrekin bukau dala uste alda? Hemen oindik aklarau beharreko gauze asko daude…

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 13:38

Zarautzeko peajeko kamaratan pertsona bakarra zijula kotxin ikuste omen da eh.
Heber ordun el hombre invisiblek hartu zuen Ander eh.

Erabiltzailearen aurpegia Neoni | 2012-03-18 : 14:22

Ez gaitezen txoratu eta izan gaitezen zentzudunak.
1. Nuarbeko emakumeari egindako erasoa ikertzen dabiltza. Kasualitatez berari egindako erasoak, Azkueren heriotzarekin zerikusirik duen edo ez, ez dakigu. Jakingo da hala bada.

2. ADNren probek dena esaten dute. Anderrek kasuan parte hartu du. Beste gizonaren ipuinari dagokionez, haren ADN probarik ez dago eta Anderrek testifikatu duenagatik bera ere ez da gai esateko nolakoa den. 40 urte ingurukoa. Mesedez! Ertzaintzak inbestigatu du inbestigatu beharrekoa eta bere deklarazioek egiaren arrastorik izango balu, aztertuko ez luketelakoan ala? Beraz, zer ari gara esaten?

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 15:28

Zer ari garen esaten??? Jendeak informazio eza du galanta, mutilak ez dakiela zein den,au barre gura. beste gizonaren ADN ageri d baina ez dakitela zein den d ertzinen erantzuna eta anderrek atzerrekqn ez zela egon dio eta non daude atzerrekako aztarnak ,ez omen tzuten beharrezkoa ikusi ertzainek aztarna horiek hartzea MESEDEZ, HONEN ATZEAN KAKA EDERRA DAGO ETA ANDER MEATXATUTAKO MUTIL BAT IZAN D.

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 15:35

Ander meatxatutako mutil bat izan bada, harek aurpegi 1 eta meatxatzeko arremanetan jarrikoaba? eta Anderrek ezautukou? ze bestela nola meatxatzeu? Eta prueba hoyek ertzainei eman ezkeo hori hola dala inbestigako zan eh.

Ikusi nai eztebenakin alperrik jardutea da.

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 15:44

Juan zure informaziorako esan informazio guztia ertzainei emanda dagoela. Eta meatxatuta egon dela nik ziurtzen dizut eta begira meatxuak egi bihurtu dira neskaren amona hiltzea saiatu!

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 15:49

Hori ala bada zeatik ezta hortaz ezerre informau ez telebista, egunkarietan?

Erabiltzailearen aurpegia Neoni | 2012-03-18 : 15:51

AEIri... ez daukat dudarik, jendeak informazio eza du galanta. Baina informazioa dutenek badute. Ertzainen erantzuna uste baina zentzuzkoagoa da. Autoko ADN guztiak hartu, aztertu eta ebaluatu dituzte. Beste pertsonaren ADNa ageri baldin bada, baina baztertu egin baldin badute, zerbaitengatik agian, ez? Eta insistitzen det, aztertu dituzte, GUZTIAK. Zergatik beste pertsona "fantasma"ren daturik ez da existitzen?

Ikusi nahi ez duena baina itsu handiagorik ez omen dago.

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 15:54

Dena den mutil meatxatzen duen mutil horrek aurpegi bat izango du eta hori hola izan ezkero berarekin emango zuten ...

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 15:56

Ohartu bazarete eta jakingo dezuten bezala komunikabideetako informazioa moldagarria izaten d,bestalde juizioa ate itxietan ari d burutzen Beraz ateratzen den informazio dena ez d zuzena,eta ADN GUZTIAK EZ DITUZTE AZTERTU ZERGAITIK BERAIEK JAKINGO DUTE!!!

Erabiltzailearen aurpegia Neoni | 2012-03-18 : 16:00

Ate itxietan burutzen ari den epaiketaren informaziorik ba al duzu ba zuk ADN guztiak aztertu ez dituztela esateko?

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 16:00

Meatxatzailea aurkitzeko hor egon behar d eta nuarbeko Andrea erasotu eta ordu erdira nuarben ez zegoen ertzainarik eta aurretik ere eskatu d ez pentsa eta begira zer gertatu usan behar duen....

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 16:11

AEI ipuri hoyek iñok eztitu xinisten ... Gauz bat da Anderrek egindako eta bestea eraso hau, hau etzanba preparauta eongo kontau deben ipuri hori bean ustetan xinisgarriyo izeteko ... ze lengo urtin hau gertau zanetik oiñ arte ezerre ezta gertau eta justu oiñ?
eztake usain honik ...
Ipuye montatzen lantegi haundiye eta diru asko ibili debe hortako eta ...
Ya que AEI-k horrenbeste dakin relatau dezala pasau zana ze itxurie beste danok eztakigu ezerre eta komunikabidiek gezurrek esan eta sinistuta gaude.
Haber ba nola izen zan? Jendiek jakin dezala zuk pentsatze zun bezela pentsa dezagun.

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 16:17

Hau gertau aurretik eh gertau die nuarben gauzak. Eta ertzaineta jun eh bai legendario eh esan det hori... baino.... nik bakar bakarrik esatet ez dela ain simplie eta hor atzien gauza seriyuek daudela eta geio ez nijue hitzeitea neikue hitzein det eta .

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 16:22

Bai Nuarben gertau die gauzek, bai, bai.
Gauze seriyuek eta horrekin esplikatze alda Anderrek eindakue. Hori esan da juiziyun pentsakoezu eztala pertsona bat hiltzeko motibue ezta?

Esatetena txurruk eta naranjak nahasten eta gero atzeaka..

Ezkerrak ertzainen lan onai eta haber oiñ juztiziye portatzean eta holako geyo eztan gertatzen ...

Erabiltzailearen aurpegia egiaborobila | 2012-03-18 : 17:39

Nuarbeko familia horrek ustezko hiltzailearen aldeko mezuak zabaltzen ari dira etengabe: dena arraroa dela, ezin dala bera izan, beste batzuek inplikatuta daudela .... eta juzgadoan ere horren alde ari dira.

Mutil hori beste familia apalagoako izan balitz egin al zuten? zalantza egiten det.

Eta klaro, hor dabiltza bla, bla, bla ... kaka zabaltzen. Eta gaur hemengo komentariotan ere bai. Denak bere aldeko argumentuetan sartzeko. Esplikazaioak ematen.

Eta tema ez da brometakoa, Amaia Azkue hilda dago. Hilketa oso fuertea. Ustezko hiltzalea konfesatu egin zuen. Konfesatu.

Eta hauek juzgadoan tontokerietan: "no es capaz de hacerlo" ...

Beste, asunto bat da nuerben gertatutakoa. Hori beste asunto bat da. Eta hori ere ezin da onartu.

Erabiltzailearen aurpegia egiaborobila | 2012-03-18 : 17:42

Eta Amaia Azkueren aldeko mobilizazioan Nuarbeko eraso honi buruz jardun zien, aprobetxa zan esateko Nuerbeko erasue onartezina zala.
Hori ez da inun agertu.

Erabiltzailearen aurpegia egiaborobila | 2012-03-18 : 17:48

Eta hilketa saiakera izan dala?
Hori zeinek esaten du, ez behintzet Ertzainek.

Zergaitik ez zan lapurreta bat izengo. Eta andra hori etxien dago, oso seriyue ez zan izengo.

Erabiltzailearen aurpegia AEI | 2012-03-18 : 18:36

Andra hori eztao etxien,donostin dao.

Erabiltzailearen aurpegia Antonio | 2012-03-18 : 19:07

Egiaborobilei zuretzako andra bat hiltzen itentatzie ez al da seriyue? Andra bat nuarben basurie bota t etxea sartzeakun atzetik motor bateko tipo batek eraso ein t arrastran kamiño alboa atea, hori ezta fuertie?? juiziyue atik itxuta baldinba, hemen jendik nola daki famili horrek z deklarau dun? nik ustet zu zeala hemen kaka zabaltzen ai dana t ipuieik asmatzen!errespeto pixket nuarbeko andrintzat eta bere familiyentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Urola | 2012-03-18 : 19:40

andra hori etxin daola esaten ai dan jende hori oso konfundiuta dao. donostin segitzeu hospitalin, ta asuntu guk uste baño grabeoue da. beste behin argi gelditzea telebisiyo o periodikun azaltze eztana eztala existitzen, ta jendik gañea usteu arrazoi bakarran jabe dala. eztajiñek zer gea ba, eztakiunan gañin hemen ai gea jardun da jardun... zeatik eztiyou epailiei bere lana iten uzten, ta handik aurrea hitzeiten hasi?

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-18 : 22:30

Nuarbeko emakume horrena eztao ondo eta hori ikustek AEI eta Amaiana ez al dek ikusten.
Gerta zeiken haundiyena izen zan eta emakume honei hau eitie eztet justifikatzen baño suekin jolasin zebillen.

Erabiltzailearen aurpegia APX | 2012-03-19 : 10:44

ertzainek profesional onak izen diela?? beaien lana ain ondo egin balute nuarbeko eraso onek zertan gertau etzauken... ta batek esandun bezela aratz errekako huellak nundaude? oietaz eztebe ezer esaten, ze igual ezta komeni dana jakiteik ez?

Erabiltzailearen aurpegia IrekiAteak | 2012-03-19 : 12:16

AEI, ya ke asko dakizun ta ander defenditzen ai zean, esplikaiguzu faorez danoi ander zeatik dan errugabie ta atzetik dauden gauza hoyek danak zer dien.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-03-19 : 14:03

Egitan, akojontaie die komentaio asko eta asko! Nola defendiu daiteke hain klaru daon kaso bat?

- Berak onartu zuen hil zuela
- Ez daka koartadarik hilketako ordu muga horretan.
- Beraren ADN-a, eta bakarrik berarena zegoen.
- Berak deklaratu duen bersio berriak ez du koadratzen.
- Kamerak filmatutakoa.etab.

Bost dato hoiekin nahikue dela ustet?...

Gainea masajista batena joan zen esku muturretan mina zaukala esanez. Niri masajistak esanda!!!..Joder! faborez! Tipo honek merezi du kartzelan usteltzia!

Hori bai, Ander izan bazen "Peikolospalotes" edo ta "Mohamed"..."Razban"... Seguru komentaio asko etziala bearen aldekuk izengo... Mina emateit Azpeitiarra eta gainera hain gaztea izeta, baina ezin da defendatu horrekako basati bat.

Erabiltzailearen aurpegia Urola | 2012-03-19 : 14:19

Betikue:

- Onartu bai baino demostrau ez. Kontatzen ai dan bertsiyo berri horrekin logikue iruitze zait bea izen zala esatie. Zenek esateizu zuri etzaola amenazauta? Beitu nuarbeko andra horri ze gertau zakon bestela
- Kotxien eon zala demostrauta dao, asike nola eukikou ba koartada? Hori bai, kotxien eotiek eztu esan nahi bea izen zanik
- Zuk ustezu bere ADN-a bakarrik eongoala kotxe hortan? Benga ya... Jende pilluena eongoa, baino gertatzeana da eztakebela zerrekin kotejau
- Bertsiyo berri horren detalleik kaleko jendiek eztakeu, emateunez zuk bai ta horregatik Ander epaitzeko mouen zea ezta?
- Kamarak harrapau zuna behin baino gehiotan entzun det eztala periodikuek kontatzeuna bezela.

Bost dato hoiek norbeak nahi bezela moldatu laizke. Ta beste behin errepikakot: zeatik eztiyou epailiei bere lana iten uzten, ta ordun iritziye ematen hasi? Ze asunto honek ya berdura plazako diskusiyo baten antza dauke

Ta bukatzeko, hain seguru bazaude Ander izen zala, nola esplikatzezu Nuarbeko andrien kontrako erasue? eta Aratz Errekako andriek ere etzun rekonoziu...

Erabiltzailearen aurpegia batbat | 2012-03-19 : 14:27

Eta erasoa Ander-en aldekoren batek egin balu hemen sortuarazi nahi dituzuen salantzak sortzearren...

Nik etzakat idearik baina hipotesi batzuk ez zeudek inoiz ixterik...

Erabiltzailearen aurpegia Neoni | 2012-03-19 : 14:28

Zer uste dezue familiak ez duela gogoik juizioan gertatu den guztia, juizioan esan diren prueba guztiak esateko ala? Agian hemen bateren batek baino gehiagok ixildu beharko lukete. Epaileak esango du, bai, baina delituaren egilea argi samar dago. Ikusiko da...

Erabiltzailearen aurpegia Neoni | 2012-03-19 : 14:30

a, eta portzierto berriz diot. ADN probable guztiak kotejatuta daude.

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-19 : 14:44

Zuk, nola dakizu ADN guztiak aztertu direla?
Eta Ander mehatxatuta egon bada? ADN bakarra ezin da egon, eta Zarautzetik etorri bazen Ander autoan esaten dutenez Ander bakarrik agertzen da eta Amaia? Non da? Eta Nuarbeko emakuearen aurkako erasoa? ori zergatik ez da kontuan hartzen? huellak egongo dira ba gertatu zen lekuan? Baina ertzainak ez dute beraien lana ongi egiten eta hori onartezina da. Lana obeto egingo balute ez zen horrenbesteko ipunak sortuko.

Erabiltzailearen aurpegia neska1 | 2012-03-19 : 14:49

Akojonantie! BETIKUE zurie bai dala akojonantie! Zuretzat kasue horren klaru al dao? Ta ostirelin erasotutako emakumiena ze? Ander izen tzan baitare? Faorez! Hemen ikustea jendiek jakin gabe hitzeiteula! Ostirelin nuarben pasa zana pasa t gaur arte Ertzainik ezta azaldu! Hori lotsagarriye da! Famili hori pasatzen aikoanakin.....Eta Neoniri galdetuko nioke ea bea kuartelin o eote al dan o Ertzainen batekin hitzein al dun DNA probana horrein azkar aseguratzeko! Aratz errekako arrastuek ez zien ba jaso eta kotejau?
Errespeto pixket Nuarbeko emakumiei eta bere familiyei!

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 14:56

Gerra dialektiko honek ez du bukaerarik......

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 14:59

Gerra judizialak baietz ematen du...

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-03-19 : 17:27

Naezutena...baiene klaru dao zeinek dauzken boleto asko...

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-19 : 17:58

Nuarbeko emakumiei eraso ziona badakit eztala Ander ze hori ola bada nik enun sinistuko. Ta nere ustez bea eon zan Amaian hilketan baño beak hil bazune norbaitek mehatxauta izengo zan t Nuarbeko emakumie, nere ustez, Ander ehatxau zunak jipoitu zun.

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 18:06

Baitare esatebe ander mehatxau zuena ere mehatxaute zeola ?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-03-19 : 18:07

...norbaitek mehatxute...Ba euki zitun 5 hilabete juteko Ertzaineta...

Erabiltzailearen aurpegia petopetue | 2012-03-19 : 18:09

Nik ustet kasuekin zer ikusiye eukitzie pentsatzie normala dala, baño nolatan eraso diyobe amona horri? ba aldaki ba batenbatek epaiketan zer aidan gertatzen? ez aldaba juiziyo pribaue?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-03-19 : 18:15

...pribau bai, baino familikoentzat ez. Dena filtratzea.

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 18:21

Niri mehatxatu eskeo, amaian beharrean ,mehatxailea joko nuen buruan ,delitu berdinean ez????.............

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-19 : 18:32

Niri ez zait iruditzen hori egingo zenukenik. Zu egoera horretan egon bazina esandakoa egingo zenuen gainera ez dakigu nola gertatu zen eta mehatxatu bazuen ere, agian labana, pistola... zuen eta orduan ere ehatxaileari joko zenioke? Niri ez zait horrela iruditzen.

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-19 : 18:45

Zer ipuri ai zeate kontatzen?
Zeuek xinistuko zue. Ander andra hori hiltzeko meatxau zebela??? Bai, bai ondooo. Eta ze motiboatin nai zebenba ordun Amaia hiltzie? Ze ein zun ba emakume harek hori eiteko?

Eo kontau hixtoriye eo kuento txino horrekin bukatzeko garaie da, zeee ... alde bateko argumentaziyu badakigu baño bestekue eztao ulertzeik.

Oin gaña abogauek diligentzi berriyek??? Eztakibe ze asmau ontxe ipuri hortan.

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 18:52

Iruditzen zait pertsona batek holako astakeri bat iteko jende beharrik ez duela, errazago bilatzeko?????
........ain tontoa ez zan izengo oraindik ez da azaldu ta............

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 18:52

Iruditzen zait pertsona batek holako astakeri bat iteko jende beharrik ez duela, errazago bilatzeko?????
........ain tontoa ez zan izengo oraindik ez da azaldu ta............

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-19 : 19:10

Hasieratik esan zuten estopa egiten zegoela hartu zuela eta meatxatu zuen pertsona han bazen? Ez dakigu ezer eta ez dakigu zergatik eskatu duen abokatuak diligentzia baina garbi dagoena da seguruenik bihar amaituko dela eta ea zer gertatzen den, eta ea beingoz amaitzen den historio hau ez baita komeni Azpeiti osoa beldurturik egotea.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-03-19 : 19:28

juan-ekin guztiz ados...kuento txino asko ta argumentu gutxi.

Erabiltzailearen aurpegia Urola | 2012-03-19 : 20:43

nola kuento txino asko ta argumentu gutxi? hori hala danontzat izengoa ba? eztakit zenbagarren aldiz errepikakot: zeatik eztiyou justiziyei bere lana iten uzten hemen berduleruk bezela eztakiunai buruz hitzeiten eon berrin?

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-19 : 20:48

Iñok etzaitu behartzen hitzeitea eh. Ta berduleruk bezela? Errezpeto pixkat eh. Ze asunto hau dana errespeto faltieatik etorri da.
Baño pertsona zibilizatuek gauzek argumentau eitetue zeozekin bat ez badatoz eta hemen Ander Santo ein nai deben hoyek eztakebe argumentoik. Hasike ez eskau jendiei ein zun barbaridade horren aurrien hori entenditzie, emandako argumentuekin.

Erabiltzailearen aurpegia Urola | 2012-03-19 : 20:59

Juan:

zuk eztakizu Anderrek izentzan o ez. o akaso badakizu? ez ezta? ba ordun ez hitzein egi berdaderuen jabe izengo baziñen bezela ze hau asunto seriyue da. ta hemen iñorrek eztu Ander santo ein nahi, ezta gutxiyore. inozentzi presuntziyue zeozertako dao, ta hori errespetatzen eztuna hemen zu zea. asike ez eskau errespetue zuk zeuk eztakezunien. danok dakiu Amaia ta bere familiye diela kaltetu haundiyenak (ustet iñorrek eztula dudan jarri), baino beste famili bate eongoa ba gaizki pasatzen ai dana ez? famili horrek ze kulpa dake?

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-19 : 21:04

Ez, nuarbeko ez beste famili horreke eztake bate kulpaiken. Hemen kulpadun bakarra Ander da, bere arraztuk alde guztiyetan azaldu dieta, gurik eztaude ba ...

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-19 : 21:27

Nere ustez beste norbaiten huellake eongoiz baño nola iñor eztan entregau eztebe billatzen segiu nahi total bat ya entregauta daonez... Ertzainek nere ustez eztebe beaien lana ondo iñ. Ta nik dakitela zuk ezin dezu dana jakin ze nik dakitela pribaue da!

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-03-19 : 21:30

Zure etxekue izen bazan Amaia etzenun hola izengo, hildako bat eonda eh, eta entregau ein zan eh, ta bere arraztuk toki danetan azaldu die ...

Erabiltzailearen aurpegia ui | 2012-03-19 : 22:11

Emen kriston frogak daude akusatuarentzat, eta mehatxatuta edo ez.. bere buruen partez bestiena bota zuen¡¡¡¡eta antezedente dun pertsona izenda ba......
eta kotxean adn gehio zeudela, ba bai, bere famili edo lagunenak eongoie ta eta kontenedore baten berdina ??????hori al da zuen defentza???ein ez diren edo ezin diren gauzataz jardun 10 bat urtetan zalantzak eta galderak utziz??

Erabiltzailearen aurpegia petopetue | 2012-03-19 : 23:00

Urola: hemen Anderrek ez badauke kulpaik, zeba eztu esaten nolakue dan mehatxatu zuena? Tontue ezta ba izengo eee!!ta justiziyei bere lana iten utzikoyou, o utzi inberkoyou ezer ez baitakeu horren kontra iteko. Baño hori bai justiziye BETI ez ta justue izeten!

Erabiltzailearen aurpegia bahaleike | 2012-03-19 : 23:39

Bere abokatuak esan dun bezela, Anderrek eskubide osoa dauka bere defentsan nahi dun estrategia erabiltzeko, baina hasiera baten presaka ibili ziren eta 18 urte egin baino egun bat lehenago juezan aurrean eta bere Aita eta abokatua ondoan zeudela konfesatu egin zuen bera izan zela asesinoa, benetan mehatxuta bazegoen bere aitak eta abokatuak jakin behar zuten hori.

Erabiltzailearen aurpegia Urola | 2012-03-20 : 00:03

18 urte euki ala 25 menorien legie aplikauko zitzekon berdin berdin. hori hasteko. ta bukatzeko: guk eztakiu Anderrek nola deskribiu dun pasau zana. juiziyo itxiye izen da. nik eztakit ta zueke ez

Erabiltzailearen aurpegia bahaleike | 2012-03-20 : 08:36

Baina 18 urte egin da gero entregatu bazen kartzela zihoan, alde ederra zegok kartzelan egon edo Zumarragan egon.
Eta benetan errugabea bada ulertu ezina da hasiera batean bere Aitari ez esatie.

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-20 : 14:15

Nahiz eta 18 urterekin deklaratu Amaia hil zutenean 17 urte zituen eta orduan Zumarragan egongo zen ze horain 18 urte ditu eta ez dago kartzelan.

Erabiltzailearen aurpegia handahemen | 2012-03-20 : 17:23

Lau, estopa iten zeola "mehatxatzaile" horrek artu!!!!! galanta pistola ganean ematea ez?? ni ez nahiz pistola batekin ibiltzen kalean! Zu bai? ta len entregau zanien ta bean kargu artu zuenien mehatxatuta bazeon oin egiye esatie nahi dunien ez al du mehatxatuta segitzen?????

Erabiltzailearen aurpegia baiesan | 2012-03-20 : 18:12

Akusatue defenditzen dabiltzen danak (AEI, AZ, APX, Urola, lau, neska1 eta Neoni) erabiltzaile berriyek die. Susmagarriye nere ustez...

Erabiltzailearen aurpegia Urola | 2012-03-20 : 18:53

baiesan:

zer da susmagarriye? aber oin ezin deun nahi deunai buruz gure iritziye eman... nei eztit inungo lotsaik ematen erabiltzaile berriye naizela esatiek, ezta bate lotsaike gainea. ta gehio esangoizut: kasu honei buruz hitz eiteko registrau naiz ze barbaridade asko ikusten ai nitzen. eztakitena da horrekin ze esan nahi dezun. aklaraiguzu faborez. ah, ta bukatzeko, ni enaiz Ander defenditzen ai. juiziyue bukau arte eon berko genukela esan det, ta nere hortan segitzet

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-20 : 19:41

Urola nire zurekin!!!
Ezin al daba registrau? Nik dakitela eztao proibiuta...
handahemen: jediei alla iteyo ta jende batzuk olako lokurak iteituzte, iuel zu, ni t beste jende askore ezta ibiliko baño esatizutena jendi eztao ondo.

Erabiltzailearen aurpegia neska1 | 2012-03-20 : 19:52

Nire urola t laukin, ezin da regustrau?? nire tema honeatik registrau nutzen, barbaridade mordi bat letze nitulako, t batik bat nuarbeko emakumiei t bere familiyei apoyo osue emateko, iruitze zat jendik gauza mordo bat idatzi dula eze jakin gabe, nik eztakit asko baño hemen idazten au zeaten batzuk baño geyo bai t egiye esan gezur m

Erabiltzailearen aurpegia neska1 | 2012-03-20 : 19:53

mordo bat letu ditut t min emateu!! kontu euki dezaun esate deunakin!!

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2012-03-20 : 23:12

Dana dala, familiyek ez du kulparik....

Erabiltzailearen aurpegia lau | 2012-03-21 : 14:09

Aber beingoz dana bukatzean...
Ze emen jendik ezer jakin gabe hitzeiteu...

Erabiltzailearen aurpegia baiesan | 2012-03-21 : 17:00

Besteikpe barkau dixkuidau banaiz, baño usai onik hartze eztiyoten zeoze esan besteik eztet in. Oker nabillela? Nahioko nuke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa