Lan Mobelek hamargarren garaipena Prat Joventuten kontra

Uztarria.eus 2012ko mar. 19a, 11:23
Partida guztian aurretik izan zen Azpeitiko taldea.

Lan Mobel ISBk hamargarren garaipena eskuratu zuen joan den ostiralean, hilak 16, Prat Joventuten kontra, Azpeitiko kiroldegian. 750 lagun elkartu ziren partida ikusteko, eta 73 eta 66 nagusitu zen Azpeitiko taldea. 

Lehenengo zatian 20 eta 12 aurreratu zen Lan Mobel. Gero, Prat Joventutekoak gerturatu egin ziren markagailuan, baina 34 eta 30 joan ziren atsedenaldira. Hirugarren zatian 50 eta 43ko aldea atera zion Lan Mobel ISBk Joventuti. Partida guztia aurretik ibili ziren etxekoak, eta 73 eta 66 irabazi zuten partida.

Hirugarren Mailako Lagun Onakek Getxon jokatu zuen zapatu arratsaldean ligako partida Arenasen. Partida golik gabe bukatu zen, eta Azpeitiarrek puntu bat eskuratu zuten. Hori dela-eta, sailkapeneko hamalagarren postuan da azpeitiar taldea, 33 punturekin.