Iñigo Aseginolaza nagusi Loiolako biatloian

Uztarria.eus 2012ko mar. 19a, 12:13
Irabazleak proba amaitu ondoren, Loiolatxo elkartean. (Urola Kostako Hitza)

Loiolako San Jose festen harira XI. biatloia egin zuten joan den zapatuan, hilak 17. Inoiz izan den parte hartzaile kopuru haundiena bildu zen aurtengoan. Guztira 68 parte hartzaile gerturatu ziren Loiolara. 

Loiolako San Jose festen harira XI biatloia egin zuten joan den zapatuan, hilak 17. Inoiz izan den parte hartzaile kopuru haundiena bildu zen aurtengoan. Guztira 68 parte hartzaile gerturatu ziren Loiolara. 

Arratsaldean izan zen norgehiagoka, eta Tolosako Iñigo Aseginolaza Garmendia izan zen bizkorrena, korrika eta bizikleta uztartzen dituen lehian. Aseginolazak 38:15 denbora eginda lortu zuen garaipena; Ion Korta Arregi usurbildarra izan zen bigarrena, 38:24 denbora eginda; hirugarrena honengandik bi segundora helmugaratu zen, Eneko Gurrutxaga Ugarte (38:26) amasarra. Hamabost segunduren barruan bukatu zuten hiru lehenengoek. Loiolatarrei dagokienean, Aitzol Arregi izan zen lehenengoa.