Perez Arregiko zubiak bi norabide izango ditu asteazkenetik aurrera

Uztarria.com | Hirigintza | Artikulua
2012-03-27 19:11

Orain arte ez bezala, Julian Elorza kaletik zuzenean joan ahal izango da, zubitik, Soreasu aldera. Aldiz, Soreasutik zubi aldera ezingo dute joan ibilgailuek. Enparan kaletik datozenez, berriz, zubi aldera, Soreasu aldera edota Elizkalera jo ahal izango dute. Ildefonso Gurrutxaga kalean ere ibilgailuak bi norabideetan ibili ahal izango dira martxoaren 30etik aurrera.

Aparkaleku berrien eta ibaiaren arteko gunea txukundu dute, Perez Arregin. (NEREA URANGA)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Bihar, asteazkena, amaituko dituzte azken lanak Perez Arregi plaza inguruan eta, aurrerantzean, trafikoan norabide aldaketa izango da bertan. Plaza ondoan dagoen zubia bi noranzkotakoa izango da, udal arduradunek bere garaian aurreratu zuten bezala. Era berean, ondorengo aldaketak izango dira bihartik aurrera:

  • Julian Elorzatik Soreasura zuzenean joan ahal izango da.
  • Ibilgailuekk Soreasutik Perez Arregi plaza aldera ezingo dute joan.
  • Enparan kaletik Perez Arregira iritsitakoan, plaza ondoko zubira, Soreasura edota Elizkalera joan ahal izango da.
  • Zubian ezingo da aparkatu; aldiz, Perez Arregi plaza aurrean lerroan aparkatu ahalko da.
  • Aparkalekuen eta ibaiaren artean dagoen gunea txukundu dute.
  • Etxe Zuri tabernaren ondoko lehenengo bi aparkalekuak ezinduentzat izango dira.

Perez Arregiko lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa izan da.

Ildefonso Gurrutxagan ere aldaketak

Bestalde, Ildefonso Gurrutxaga kalean ere aldaketak egingo direla jakinarazi du Udalak. Ostiral honetan margotze lanak egingo dituzte eta, horrela, martxoaren 30tik aurrera kale horrek bi norabide izango ditu, hain zuzen ere, Ildefonso Gurrutxagatik Garate Anaia kalera igotzeko dauden eskaileretatik hasi eta San Martin egoitza aurrera arteko zatian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa