Alex Garaik irabazi du udaberriko argazki rallya

Uztarria.com | Kultura | Artikulua
2012-04-20 12:10

Garaik aurten Azpeitian irabazten duen bigarren saria da; Gau Txori Argazki Rallya ere berak irabazi zuen-eta. Sari banaketa eta argazki rallyra aurkeztutako argazki guztien erakusketa bihar, zapatua, izango da, 18:00etan hasita, Tren Museoko proiekzio aretoan.

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, hilaren 1ean egin zen XXXV. Udaberriko Argazki Rallya eta argazki bilduma onena Barakaldoko Alex Garairena izan da. Garaik aurten Azpeitian irabazten duen bigarren saria da; Gau Txori Argazki Rallya ere berak irabazi zuen-eta. Sari banaketa eta argazki rallyra aurkeztutako argazki guztien erakusketa bihar, zapatua, izango da, 18:00etan hasita, Tren Museoko proiekzio aretoan.

Antolatzaileek esan dutenez, "Irungo, Oreretako, Donostiako, Orioko, Zarauzko, Zumaiako, Iraetako, Andoaingo, Azkoitiko, Urretxuko, Elgoibarreko, Soraluzeko, Barakaldoko eta Azpeitiko 57 helduk eta 4 gaztek hartu zuten parte rallyan". Sei gairen inguruko argazkiak atera behar izan zituzten parte hartzaileek: udaberria, ferrokarrila, zubiak, modelo bati argazkia, irudi geometrikoa eta judoan borrokatzen.

Epaimahaiaren erabakiz, honakoak izan dira rallyko argazki sarituak:

Argazki bilduma onena: Alex Garai (Barakaldo), 130 punturekin. 180 euro eta Azpeitiko eskudela.

Bigarren bilduma onena: Juan Joxe Agirre (Azpeitia), 120 punturekin. 150 euro eta garaikurra.

Hirugarren bilduma onena: Fernando Oregi (Soraluze) 114 punturekin. 120 euro eta garaikurra.

Herriko lehenengo sailkatua: Alaitz Ruiz, 113 punturekin. 90 euro eta garaikurra.

Argazki Rallyko argazki onena: Iñaki Etxenagusia (Azpeitia). 60 euro eta garaikurra.

Fototeka saria: Carlos de Cos (Soraluze). 60 euro eta garaikurra.

16 urtetik beherakoen artean, bilduma onena: Amaia Lizaso (Azpeitia), 103 punturekin. 30 euro eta garaikurra.

16 urtetik beherakoen artean, bigarren bilduma onena: Jaeche Gonzalez (Barakaldo), 100 punturekin. 20 euro eta garaikurra.

16 urtetik beherakoen artean, hirugarren bilduma onena: Telmo Ostolaza (Zumaia) eta Asur Gonzalez (Barakaldo), 99 punturekin. 15 euro eta garaikurra.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa