Karapetok 9a-ko 'Begi puntuan' bidea egin du

Urola Kostako Hitza | Kirolak | Artikulua
2012-04-20 13:20

Gorka Karapeto Sclatamasters bidea eskalatzen. (Victor Montilla)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gorka Karapeto azpeitiar eskalatzaileak Etxaurin (Nafarroa) 9a mailako Begi puntuan bidea eskalatu du. Ekaitz Maizek ireki zuen eskaladako bide hori, eta azpeitiarrak iaz egin zuen lehen saioa bertan, baina joan den astean lortu zuen bide osoa kateatzea.

Karapetok dagoeneko 9a mailako hiru bide eskalatu ditu. Baltzolan (Bizkaia) egin zuen 2004an, Tas-tas (8c+/9a) bidea. Eta handik aurrera egin ditu, 2008an Sistematik ihes (9a) Aizpunen (Nafarroa) eta iazko urtarrilean Esclatamasters (9a) Perlesen (Lleida, Herrialde Katalanak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa