Zezenzale Batzordea saritu dute Toledon

Uztarria.com | Besterik | Argazkia
2012-04-20 16:55

Joan den apirilaren 15ean, igandean, Sonsecako (Toledo, Espainia) zezen-lagunarteak Azpeitiko Zezenzale Batzordea saritu zuen,  "zezen festak antolatzeko egindako lan bikaina" aitortuz, hango Kultur Astearen XXVII. edizioaren barruan. Joxin Iriartek eta Javier Beobidek jaso zuten saria (argazkian). "Zezenen munduan erreferente da Sonsecako zezen-lagunartea. Talde gutxik dute halako jardute zabala, eta are eta gutxiagok lortu dute zezenen inguruko kultur aste bat 27 urtez jarraian antolatzea. Horregatik du garrantzia sariak", adierazi dute batzordekideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa