Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa ez dago ados Olaizolaren inguruko epaiarekin

Urola Kostako Hitza | Besterik | Artikulua
2012-04-20 17:30

Gogorarazi du epaia ez dela irmoa, eta helegitea jartzeko aukera dagoen arren, ez du zehaztu halakorik egiteko asmorik duen. Fundazioak Olaizolaren aldeko epaiaren harira plazaratu duen oharrean dioenez, hark ez die jakinarazi orandik bi lanpostuetako zeinetara itzuliko den.

Donostiako Lan Arloko Lehen Epaitegiak baliogabetu egin du Juanjo Olaizolaren kaleraketa Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundaziotik eta Eusko Trenbidetik. Beraz, fundazioko zuzendari ohiak bere lehengo lanpostua eskuratu ahalko du, fundazioan edo Eusko Trenbidean; zuzendari kargua ez, ordea. Maitane Ostolazak jarraituko du zuzendari lanetan, berak lortu baitzuen kargu hori 114 hautagairen artean; "tartean Olaizola bera zegoen", fundaziotik gogoratu dutenez.

Hala jakinarazi du ohar batean fundazioak. Olaizolaren epaia onartzen duela adierazi du ohar horretan, baina "ados ez" dagoela gaineratu du. Gogorarazi du epaia ez dela irmoa, eta helegitea jartzeko aukera dagoen arren, ez du zehaztu halakorik egiteko asmorik duen. Oharrak dioenez, Olaizolak ez die jakinarazi orandik bi lanpostuetako zeinetara itzuliko den.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa