Asier Cuevas laugarren, Europako eta Munduko 100 kilometroko Txapelketan

Uztarria.eus 2012ko api. 23a, 14:21

Asier Cuevas laugarrena izan da Seregnon (Italia) jokatu den Munduko eta Europako 100 kilometroko Txapelketan. Atzo, igandea, izan zen lasterketa, eta eibartarra laugarren sailkatu zen, 06:44:54 denborarekin.

Cuevas podiumean sartzetik lau minutu ingurura gelditu zen. Lehenengoa Giorgio Calcaterra italiarra izan zen, 06:23:22 denbora eginda. Bigarrena, Suediako Jonas Buud izan zen 06:28:58ko denbora eginda, eta hirugarrena Alberico di Cecco italiarra izan zen eta 06:40:32 behar izan zuen proba bukatzeko.

Cuevas maratoiko eta 100 kilometro probako Espainiako txapelduna da.