Azpeitiko Argazki Elkarteak logo berria dauka

Uztarria.com | Besterik | Argazkia
2012-04-24 10:48

Joan den abenduaren 5ean egindako Urteko Batzar Nagusian erabakitako moduan, Azpeitiko Argazki Elkarteak logo edo irudi berria dauka. Irudiaren proposamenak jasotzeko elkarte barneko lehiaketa antolatu zuten, eta Alaitz Ruizena, Lauki izenekoa, izan da aukeratutakoa.

Guztira, hamar lan jaso zituzten, eta Arte eta Diseinu ikastegiko ordezkariek hartu zuten erabakia. Epaimahaia osatu dute Mikel Sanjuanek, Beatriz Pozok eta Mirian Quintanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa