Mikel Aiestaran gerran izan beharreko jarreraz, Gernikan

Uztarria.eus 2012ko api. 26a, 13:37

Atzo, asteazkena, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekimenen harira, nazioarteko eta bertako kazetariak Gernikan izan ziren gerra garaian izan beharreko jarreraz hizketan. Han izan zen Mikel Aiestaran 'EITB'-ko gerra kazetaria eta Azpeitiko bizilaguna, Iñaki Soto 'Gara'-ko zuzendariarekin, Bingen Zubiria 'Deia'-ko zuzendariarekin, Javier Moreno 'El Pais'-eko zuzendariarekin, eta Graham Keeley 'The Times'-eko korrespontsalarekin batera.

Mahainguruan parte hartu zutenek uste dute kazetaritza ezinbesteko tresna dela gerra garaian, baina tresna hori modu egokian erabiltzearen garrantzia nabarmendu zuten. Haien ustez, "informazioa eta propaganda" bereizten dituen muga "oso estua" da-eta.