Asteartean ere zine emanaldia izango da Soreasun

Uztarria.eus 2012ko api. 26a, 17:16

Zapatuan, igandean eta astelehenean Luces Rojas eta Fucsia la minibruja filmak emango dituzte, Soreasu antzokian.

Ohiko zine emanaldiez gain, maiatzaren 1ean, asteartea, ere zine emanaldia izango da Soreasun antzokian, jai eguna delako. Dena dela, zapatuan, igandean eta astelehenean ere izango dira emanaldiak. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, Rodrigo Cortès-ek zuzendutako Luces Rojas filma emango dute. Igande arratsaldean (16:30ean) haurrentzako Fucsia la minibruja izango da ikusgai, eta 19:30ean, Luces Rojas. Astelehenean ere Luces Rojas ikusi ahal izango da, 21:30ean hasita.