Aitzealdenk! Zuzenean jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko api. 26a, 19:34

Ostiraleko kontzertuetarako sarrerak Ekain Artolari eta Eñaut Frantzesenari tokatu zaizkie. Zapatuko sarrerak, berriz, Mª Jose Arakistaini eta Inaxio Etxeberriari. Igandean Iratxe Etxeberriak eta Xanti Urangak kontzertuak ikusteko parada izango dute.

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, hilak 26, asteburuan Sanagustin kulturgunean izango den Aitzealdenk! Zuzenean jaialdirako sei sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Bihar, ostirala, zapatuan eta igandean izango dira kontzertuak.

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun behar izan diote Uztarriaren bazkideek: 'Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiko zein talde da Azpeitikoa?' Galderaren erantzuna Mondocane da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa.

Bihar, ostirala, Mondocanek, Antillesek eta Capsulak joko dute Sanagustinen, eta Ekain Artolari eta Eñaut Frantzesenari egokitu zaizkie sarrerak. Zapatuan, berriz, Inoren Ero Ni, Willis Drummond eta We Are Standar igoko dira oholtzara, eta Mª Jose Arakistaini eta Inaxio Etxeberriari tokatu zaizkie sarrerak. Aldiz, igandean, jaialdiko azken egunean, Santiago Latorre eta Rauelsson ikusteko parada izango dute Iratxe Etxeberriak eta Xanti Urangak. Ostiralean eta zapatuan 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta 20:00etan, igandean.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarakoklikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.