Azkoitian izango da maiatzaren 1eko eskualdeko manifestazioa

Urola Kostako Hitza | Ekonomia | Artikulua
2012-04-27 10:30

Martxoaren 29ko "greba markatutako inflexio puntuari" segida emango diote maiatzaren 1ean, Lagileen Egunean.

Urola Kostako LABeko ordezkariak, atzo, Azpeitian egindako agerraldian. (Nerea Uranga)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Langileen Nazioarteko Egunean, eskualdeka deitu ditu ekimenak LAB sindikatuak. Maiatzaren
1eko Urola Kostako manifestazioa, beraz, Azkoitian izango da, 12:30ean, plazatik abiatuta. Lotu borrokari. Langileon Euskal Herria helburu izango du leloa. "Gauzatzen ari diren murrizketei
eta erreformei aurre egin ahal izateko, borronka egin behar dugu, ezinbestean", adierazi dute Urola Kostako LABeko ordezkariek agerraldian. Borrokak "lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarritutako beste eredu baten aldekoa" izan behar duela diote, "jendartearen interes orokorrean oinarritutakoa. Demokrazian eta justizia sozialean oinarritutako beste eredu sozial baten aldekoa".

"Maiatzaren 1eko ospakizuna greba orokor guztiz arrakastatsu baten ondorenean dator". Horregatik, "grebak markatutako inflexio puntuari" segida emateko eguna dela diote. "Ezinbestekoa da greba egoki kudeatzea".

Ekimenak, beharrezkoak

Mobilizazioak "premiazkoa" izaten segituko duela esan dute. "Mobilizazioa soilik ez da nahikoa. Horrez gain iniziatibak behardira". LAB sindikatuaren jardunak zera hartzen du: "Lan merkatuan lan erreformaren ondorioen kontra, eta enpleguaren, babes sozialareneta zerbitzu publikoen alde borroka egitea; eta eredu berri bat eraikitzeko behar beharrezkoak diren aldaketa politikoen aldeko borroka indartzea".

Langileriaz ari direnean, "langile guztiez" ari direla nabarmendu dute. "Gazteak, emakumeak,
langabetuak,pentsiodunak, etorkinak... Langile guztiok batera egin behar dugu borroka, eta esparru horiei buruz ari gara". "Kapitalaren erasoa globala" dela salatu dute. "Ez da soilik lan munduaren eta langileen eskubideen kontrakoa. Globala da, eta erantzunak globala izan behar du".

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2012-04-27 : 11:37

Azpeitiko Gaztetxetik ere bat egiten dugu LABek egindako deialdiarekin. Denoi tokatzen baitzaigu langileon Nazioarteko Egunean zein edozein egunetan borroka egitea, denon eskubideen alde. Horregatik, han izango gara geu ere. Horretarako juntadizoa jartzea erabaki dugu. Maiatzaren 1ean, 12:00etan plazan bilduko gara, gero Azkoitira joateko. Autoetan joango gara, beraz, norbaitek eskura baldin badauka ekartzea komeniko litzateke.

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2012-04-27 : 19:43

Etzat bate ondo iruitzen gastetxeko hainbat pertsonak,nahiz da gehiengue izen LABen aldeko holako dei bat eitie.ELAk baita manifa antolaute dake donostin,ez da gaztetxetik apoyatzen?.Beste alde batetik,kotxe partikularretan junberda?,ez dao aukeraik autobusien juteko?.Nahikuda.

Erabiltzailearen aurpegia ekhine | 2012-04-27 : 23:47

baino ez dek ulertzen, nork antolau ber du autobuse?
ELAk? ta zergaitik ez du ba egin?

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2012-04-28 : 12:15

Autobus publikuen ekhine,autobus publikuen.

Erabiltzailearen aurpegia kanka | 2012-04-28 : 18:23

Ta gaztetxetik sindikatuen mahai ingurura gonbidautakuen, LAB ta CNT azaldu zien bezela, ELAkuek eztie azaltzen? Ta Gernika eztezue sinatzen? Ta Bildui PNV-PP-PSOEn tratu berdine emateiozue?

Babesa irabazi ein ber izetea eguneroko ELKARlanakin.

Nahi dezuena eiten dezue beti ta batzuk eztakeu zuen atzetik ibiltzeko asmoik, ta gaztetxiek ere ez emateunez.

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2012-04-28 : 19:24

Sartu erantzuna









Nik esateyat gaztetxiek azpeitiko gaztiek ordezkatzen baitu,ezin dula holako adierazpenik ein sindikatu baten alde bakarrik,bestiek baita langilien alde aidie.Hori nere iritsiye dek.

Erabiltzailearen aurpegia 4 | 2012-04-29 : 21:59

langilien alde lanien ai dila demostrau inberkoa ba? nun daude mahai ingurue antolautakuen? nun daude beaien parte hartze aktibue eskautakuen? nun??
gaztetxie beti saiau da al dan jende eta eragile geyenakin kontrastatzen eta hitzeiten, ta jaso dun erantzune oso kaxkarra izen da zenbaiten partetik (PNV ta zuek kasu).

gero ze espero dezute? zuek gaztiei iñungo prestutasunik ez erakutsi ta gero hayek zuei laguntzie??

gaztetxiek gaztiek ordezkatzie lortu badu eguneroko lanaz ta gañuntzeko gaztiekin harremantzien bidez lortu du. batzuk badebe hortik ze ikasi.

bestalde,errealitatie ikusiz, gaixki iruitze altzak danok kotxe banatan jun berrien danok batea juteko juntaizue jartzie????

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa