Iraurgiko Kirol Aukera eta Iragaz taldeak, Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.com | Kirolak | Artikulua
2012-04-27 11:01

Nesken infantil mailan ez da Iraurgiko talderik suertatu irabazle, baina bi taldek hartu zuten parte Lauko Finalean: Decoramic ISBk eta Comercial Zabala ISBk. Decoramic-ek ezin izan zuen finalerdietan aurrera egin, baina Comercial Zabala finalera iritsi zen.

Kadete mailako Iragaz taldea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iraurgiko Iragaz nesken kadete taldeak eta Kirol Aukera infantil mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute.

Iragazeko neskak Carnicas San Marcial, Saskiaxular eta Atletico SN SN. Andatza taldeekin aritu ziren Lauko Finalean. Finalerdiak eta finala irabazita, Gipuzkoako txapeldun izendatu zuten Azpeitiko taldea. Aldiz, Kirol Aukera ISBk urte guztian izan du nagusitasuna ligan, eta hala berretsi zuen azken fasean ere. Finalerdietan 63 eta 36 irabazi zuen Kirol Aukerak Soraluce Bergararen kontra. Finala, berriz, CD Internacionalen aurka jokatu zuen, eta Iraurgiko taldea nagusitu zen 54 eta 50.

Comercial Zabala ISB bigarren

Nesken infantil mailan ez da Iraurgiko talderik suertatu irabazle, baina bi taldek hartu zuten parte Lauko Finalean. Decoramic ISBk Easo Pagoaren kontra jokatu zuen finalerdietako partida, eta 51 eta 33 galdu zuen Iraurgiko taldeak. Comercial Zabalak, berriz, finalerdietako partida irabazi egin zuen, 44 eta 22, Bera Beraren kontra. Finala Easo Pagoak eta Comercial Zabal ISBk jokatu zuten, eta 61 eta 46 nagusitu zen Donostiko taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa