Jaso dute aurtengo Joxe Takolo beka

Uztarria.com | Kirolak | Argazkia
2012-04-27 14:08

2012ko Joxe Takolo beka Igor Mendizabalek, Jokin Larrañagak, Javier Garciak eta Alvaro Ortizek jaso dute gaur, ostirala, udaletxeko aretoan. Hori dela-eta, Circo de las inescalables (Norte-Yukon-Canada lurraldeak/ 2012ko uztaila eta abuztua) proiektua gauzatzeko 4.200 euro jaso dituzte. Ekitaldian izan dira, besteak beste, proiektuaren sustatzaileak, udaletxeko ordezkariak eta Gipuzkoako Mendi Federazioko egungo lehendakari Alvaro Arregi eta lehendakari ohi Pako Iriondo.

Mendizaleek adierazi dutenez, uztaila bukaera aldera ekingo diote hilabete inguruko espedizioari. Lehenengo Vancouverrera (Kanada) joango dira eta han "Circo de las inescalables-era joan aurreko prestaketa lanak" egingo dituztela esan dute. Gero, Inescalablesera joango dira. Behin Inescalablesera iritsita, Lotus Flower Tower, Bustle Tower eta Proboscis mendiak eskalatzea aurreikusten dute. Eskalatzaileek adierazi dutenez, "ia zer eguraldi egiten duen. Euri asko egiten du han, eta agian nahi dugun hori egin ahal izango dugu, eta agian ez". Bekaren irabazleek esan dutenez, "ez da Joxe Takolo bekara proiektua aurkezten dugun aurreneko aldia".

Argazkian, Joxe Takolo bekaren irabazleak eta Manuel Unanue Azpeitiko kirol zinegotzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa