Azkue Literatur Saria jaso du Anne Lapeirak

Uztarria.com | Kultura | Artikulua
2012-05-24 12:35

Azpeitiarrak narrazio alorreko lehenengo saria eskuratu du, 11 eta 14 urte bitarteko gazteen mailan. 

Goian, ezkerretik hirugarrena da Anne Lapeira. (Bizkaie.biz) | Ikusi haundiago | Argazki originala

Resurreccion Maria Azkue Literatur Saria jaso du Urola Ikastolako ikasle Anne Lapeirak. Narrazio alorreko lehenengo saria eskuratu du, 11 eta 14 urte bitarteko gazteen mailan. 

Aurten, guztira, 157 lan aurkeztu dira sariketara. Horietatik 46 Bizkaitik bidali dituzte, 73 Gipuzkoatik, 2 Ipar Euskal Herritik eta 36 Nafarroatik. Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak, Antton Irustak, Joseba Butronek, Jabier Kaltzakortak eta Mayi Izak osatu dute epai-mahaia.

Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak asteartean, hilak 22, banatu zituzten Euskaltzaindiaren egoitza nagusian. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzte sari horiek idazle gazteak literatura mundura gerturatu asmoz.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia ikastolatik | 2012-05-27 : 13:52

Aizue... zein ikastetxeko ikaslea da Anne Lapeira. Besteetan ondo azpimarratzen duzuena oraingoan ahaztu egin zaizue? Irakurleek informazio hori eskuratzeko, geuk sortutako eta idatzitako albistea bidali behar ote dugu...?

Hau ez da serioa... irakurleak ez gara inozoak. Ez zarete batere profesionalak! Eguneroko lanak salatzen zaituzte. Zeuen buruaren kontra ari zarete.

Erabiltzailearen aurpegia ikastolatik | 2012-05-27 : 20:21

Orain, "sprint" batean, zuzenketa egin duzuela adierazi ordez, honakoa txertatu duzue:

"Resurreccion Maria Azkue Literatur Saria jaso du Urola Ikastolako ikasle Anne Lapeirak."

Kazetaritzaren, euskeraren eta errespetoaren mesedetan... kakapilo galanta!

Erabiltzailearen aurpegia bazanbat | 2012-05-27 : 22:22

Gauzak bere onetik ateatzen ai zeala iruitze zat. Eztebe jarri, ez, ze ikastetxetakue dan, bano albistie eman in debe. Igual berandu baino zuzendu ein debe. Errespetu gutxi zeuk dakezula iruitze zat. Annek sari bat jaso du ta hori da inportantie. Zuk segi bitartien euskerien, errespetuen eta nahi dezunan izenien dana nahasten. Dana dala Annek lortu duna da albistie ya zorionak!segi holaxe idazten!

Erabiltzailearen aurpegia ikastolatik | 2012-05-28 : 10:59

Bai horixe, garrantzitsuena saria zeinek jaso duen azpimarratzea dala... baina beti! Ez batzutan, komeni danean bakarrik. Danoi tratamendu berdina ematea eskatzen da; besterik ez! Bestela, "literatur sariak" edota bestelako albisteetan arakatzea besterik ez duzu uztarriak azpeitiko lehen ikastola den Karmelo Etxegarairi eta Urola Ikastolari nolako trataera eman dien ikusteko.
Gezurra dirudien arren egoera hauxe da. Ezer ez bagenu esan oraindik albistea halaxe egongo zen. Azkeneko aldiz gerta dadila... denon mesedetan.

Erabiltzailearen aurpegia bazanbat | 2012-05-28 : 15:50

Egiye da danai tratamentu berdine emati komenigarriye dala. Koherentzi bat ibili beher dala albistiek eiteakuen. Baino nere galderie da kazetaritziei ze kalte ein diyo albiste honek? Eta euskeriei? Nik uste gaitiken desbiau ein zeala, eta azkenien gertaeriei (sariye irabaztiei) garrantziye kendu diyozula. Ados nao ikastolie aipau ein beher zebela esatezunien, baino zuzendu debe. Ah, beitu oindala bi urteko albistie: http://uztarria.com/aktualitatea/1268305302 . Hor ezta azaltzen ze ikastetxetakue dan... eta etzun inorrek idatzi horren kontra.

Erabiltzailearen aurpegia ikastolatik | 2012-05-30 : 22:43

"Bazanbat" non 3. erantzunien esaten zaion "literatur sariak" izenarekin hemerotekan arakatzeko eta zintzo-demonio han ibili dan eta gauzak bere onetik atera dituen kazetari ez profesional batek gaizki egin duena tapatzeko... Bere onetik atera duzu komeni zaizun albistea ze, adibide hori guztien artean salbuespena da. Albiste horietan, guztien artean, izenik ez ipini, izena dan bezela ez idatzi, aldatuta ipini eta geurea azal zedin albistea geuk idatzita bidali behar izan dugu. Guztiak topatuko zenitun ezta?

Gauzak bere onetik ateratzen ditu, gauza guztiak diren bezela kontatzen ez dituenak, komeni zaizkionak bakarrik, alegia.
Gutxienez aitortza bat egin didazu (izenarena) eta hori ez da gutxi.

Bakar-bakarrik esango dizut, salaketa publiko hau egiten da beste biderik, saiatu geran arren, ez dugulako topatzen. Izan ere, birritan uztarria bertara joan eta kazetaria berarekin hitzegindakoak gara, uztarriako arduradunekin pribatuan hitzegindakoak eta beste zenbait uztarriako forotan ere arazoak konpontzen saiatu arren, orokorrean, aurreko erantzunean aipatu bezela, gurekiko trataera tamalgarria da... beste izen bat ez emateagatik.

Luze jo nezake, bota ta bota, hemerotekie hor dao... baina tristurie jartze zat. Bada, behingoz, xuxen jokatzeko garaia eta dagokionari egin behar zaion aitortza egin behar zaion bezela egitekoa, konplexurik gabe...

Hor konpon!

Erabiltzailearen aurpegia ekhine | 2012-06-01 : 15:14

eta nor ari da anonimotasunetik Karmelo ikastolaren izenean hitz egiten? lotsa gutxi daukan norbait ...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa