Xoxoteko Eguna, giro ederrean

Uztarria.eus 2012ko mai. 29a, 19:21

Aurten eguraldia portatu da eta mendizale ugarik ospatu zuen joan den maiatzaren 27an, maiatzeko azken igandean, Xoxoteko Eguna. Mendi Asteari amaiera borobila eman ahal izan zioten, horrenbestez, Lagun Onak Mendi Bazkuneko antolatzaileek. Mendizale gaztetxoenek euren dominak jaso zituzten (argazkian) eta, txiki zein handi, egun osoko festaz eta erromeria giroaz gozatu zuten Xoxoteko aterpe inguruan elkartu ziren guztiek. Lagun Onak MB-ren webgunean eguneko argazki sorta zabala jarri dute. (LAGUN ONAK MB)