Child Bright Fundazioko Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue Uztarrian izan dira elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus 2012ko mai. 29a, 21:03
Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue Uztarriaren egoitzan, elkarrizketa digitalaren galderak erantzuten.

Fundazioak Nepalen umezurtzekin egiten duen lana eta beraiek hemendik, fundazioko kide gisa, garatzen dituzten ekimenen berri eman dute. Horien artean, astebukaeran Sanjuandegiko festetan jarriko duten tonbola eta ekainaren 9an eta 10ean Garmendipeko belar artifizialeko zelaian jokatuko den Futbol-7 txapelketa. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.

Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue azpeitiarrak Nepalen umezurtzei laguntzera bideratutako Child Bright Fundazioko kideak dira eta gaur, asteartea, Uztarria.com webguneko irakurle eta erabiltzaileek egindako galderak erantzun dituzte Uztarriaren egoitzan. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.

Azken urteotan fundazioaren proiektuak laguntzeko ekimenak antolatu dituzte herrian, etxekoekin eta lagunekin elkarlanean, eta aurten ere hala egin dute. Horien artean, astebukaeran Sanjuandegiko festetan jarriko duten tonbola eta ekainaren 9an eta 10ean Garmendipeko belar artifizialeko zelaian jokatuko den Futbol-7 txapelketa. Txapelketarako izen-ematea ekainaren 3an bukatuko da. 15 urtetik aurrerakoek hartu dezakete parte bertan eta taldeko 80 euro ordaindu behar dira. Azpeitian Zuhatz tabernan eta Zarautzen Eguzki kafetegian eman daiteke izena. Argibide gehiago nahi izanez gero 677040736 edo 655707394 telefonoetara deitu behar da.