Errioxako ardogile txikien ardo dastaketa izango da ostiralean, Sanagustinen

Uztarria.com | Besterik | Artikulua
2012-05-31 09:12

18:00etan hasita, bideo proiekzioa eta ardo dastaketa izango dira kulturgunean. Gainera, ardoa erosteko aukera egongo da, eta ostiraleko azokan produktuak erosten dituztenen artean El corazón del Rioja ardoak zozkatuko dira.

Sanagustin kulturguneak baialarako baserritarrekin batera, Errioxako ardogile txikien ardo dastaketa antolatu du ostiral honetarako, ekainaren 1erako. Hala, El Corazòn de la Rioja elkarteko kideak izango dira Sanagustinen, 18:00etatik aurrera.

Lehenengo, elkartearen eta ardoen hamar bat minutuko aurkezpena egingo dute elkartekoek. Segidan, bideo emanaldia izango da. Bideo horretan ardoaren lanketa guztia azalduko dute. Behin proiekzioa bukatuta, bederatzi ardo gazteren dastaketa hasiko da.

Ardo dastaketa hau bailarako baserritarrekin elkarlanean antolatu du Sanagustinek. Horrekin lotuta, ostiraleko azokan produktuak erosten dituztenen artean El corazón del Rioja ardoak zozkatuko dira. Ardo hauek bestela ere erosteko moduan izango dira, nahi dutenentzat.

El corazón del Rioja ardogile txikien elkartea da, Errioxako Sonsierra eskualdeko eta Najerilla bailarakoa. Ardoa ekoiztearen prozesu guztia eurek egiten dute elkarte horretan, mahatsak haztetik salmentarako ardo botilak prestatzeraino. Hala,

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa