Zapatuan hasiko dituzte trinidadeak Nuarben

Uztarria.eus 2012ko mai. 31a, 11:57

Zapatuan hasi eta astelehenean bukatuko dira festak. Besteak beste, Toka Txapelketa, herri afaria, erromeria, meza, herri kirol jaialdia eta umeentzako jolasak izango dira.

Asteburuan, Nuarben, trinidadeak ospatuko dituzte. Etzi, zapatua, hasiko dira festak eta astelehenera arte izango dute auzotarrek zertaz gozatua. 

Etzi, 18:00etan izango da festetako lehenengo ekitaldia: Toka Txapelketa egingo dute. 20:30ean, herri afaria izango da zumitarioan eta ondoren erromeria izango da ‘Kupela’ taldearekin. Goizaldean, berriz, baratxuri-zopa jateko aukera izango dute ohera joan aurretik.

Igandean, hilak 3, meza izango da lehenengo. Segidan, 13:00etan, Azpeitiko Musika Banda Gaztearen kontzertua hasiko da eta luntxa eskainiko diete bertaratzen direnei. 18:30ean herri kirol jaialdia egingo dute. Harrijasotzen Aimar eta Izeta II.a ariko dira eta aizkoran Ugaitz Mugerza eta Mujika. Iluntzean, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango da.

Astelehena izango da trinitateetako azken eguna, baina festei agur esan aurretik, haurrek hartuko dute protagonismoa Nuarben. Arratsalde partean ume jolasak eta txokolatada egingo dituzte eta iluntzean erromeria izango da Laja eta Narbaiza trikitilariekin.

Hemen Nuarbeko Trinidade Festetako egitaraua:

Ekainak 2, zapatua.

18:00etan, Toka Txapelketa.

20:30ean, herri afaria, zumitariopean.

Gero, Kupelarekin erromeria.

Goizaldean, baratxuri-zopa jana.

Ekainak 3, igandea.

11:00etan, meza.

13:00etan, Azpeitiko Musika Banda Gaztearen kontzertua.

Segidan, luntxa.

18:30ean, herri kirol jaialdia. Harrijasotzen izango dira Aimar eta Izeta II. Aldiz, aizkoran Mugertza II eta Mujika.

Iluntzean, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Ekainak 4, astelehena.

Arratsaldean. Umeentzako jolasak eta txokolate-jana. 

Iluntzean. Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.