Ingurugiro Etxeak 25 urte betetzen ditu, gaur

Uztarria.com | Besterik | Artikulua
2012-06-06 09:05

Urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute. 12:00etan emango diote hasiera ekitaldi horiei Eneko Etxeberria alkateak eta Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate ohiak.

Azpeitiko Ingurugiro Etxeak gaur, hilak 6, betetzen ditu 25 urte. Hori dela-eta, urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute. Hala, 12:00etan, 25. urteurreneko ospakizun ekitaldiak hasiko dituzte Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate ohiak. Segidan, 12:10 aldean, bisita gidatua izango da, Itziar Unanue, Ana Arruti eta Edurne Agirrek gidatuta. 12:30ean, 1987-2012: 25 urte iraunkortasunean hezte izenburupean Ingurugiro Etxearen nondik norakoak azalduko dituzte, eta 12:45ean hitzaldia izango da. Petrolio krisiaz arituko da EHUn Ekonomia Aplikatuko irakaslea den Roberto Bermejo Gomez de Segura.

Joan den martxoan Uztarrian izan zen elkarrizketa on-line egiten Ingurugiro Etxea Fundazioko zuzendari Orkatz Goenaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa