Valen Garciaren kartelak iragarriko ditu aurtengo zezenketak

Uztarria.eus 2012ko eka. 7a, 12:50

Valen Garciaren kartelak iragarriko ditu 2012an Saninazioetako zezenketak. Hori dela-eta, 1.000 euroko diru-saria jasoko du. 18 lan aurkeztu dira kartel lehiaketara, eta maiatzaren 15etik 27ra bitartean egon dira denak ikusgai Betharrametako aretoan. 2010ean antolatu zuten aurrenekoz zezenketetak iragartzeko irudia aukeratzeko kartel lehiaketa.