Mikel LarraƱagak txapela eskuratu du Urrezko Aizkoran

Urola Kostako Hitza | Kirolak | Artikulua
2012-06-11 13:09

23 urtez azpikoetako lehiaketa irabazi zuen azpeitiarrak. Larrañagak uste baino errazago irabazi du Txapela, "tentekakoan irabazteko lanak izango nituela uste nuen, baina lanak nahiko erraz egin nituen"

Atzo, igandea, Banakako Urrezko Aizkorako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, hiru mailatan. Lehen mailan Floren Nazabal izan zen txapelduna. Baina, ondorengo bi mailatako txapelak Urola Kostan gelditu ziren: 23 urtez azpikoetako lehiaketa Mikel Larrañaga azpeitiarrak irabazi zuen eta gazte mailakoa edo 19 urtez azpikoena Eneko Otaño beizamarrak.

Mikel Larrañaga azpeitiarrak erraz irabazi zuen 23 urtez azpikoetan, 22:45 denbora eginda. Bigarren, Ander Erasun gelditu zen, 27:58, eta hirugarren Jon Rodriguez, 30:38. Larrañagak uste baino errazago irabazi du Txapela, "tentekakoan irabazteko lanak izango nituela uste nuen, baina lanak nahiko erraz egin nituen". Lehen mailara pasatzeko faboritoetako bat da Larrañaga, "baina horretarako lan egin behar da, gainera hor kontrario handika ditut. Pauso hori emateko asko egin behar da eta horrek denboraeskatzen du". Orain, uztailaren 26an, Mendaron, bigarren mailako aizkolarien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko du eta irailean Euskal Herrikoa. Gipuzkoakoan irabazten duena Euskal Herrikoa jokatzera pasatuko da eta han lehen bi postuetan egiten dutenak lehen mailara pasatzeko aukera izango dute. Orainarte Banakako Urrezko Aizkora jokatzeko prestatzen jardun da azpeitiarra, "modalitate guztiak prestatzen aritu naiz". Aspaldian aizkoran "oso ondo" sentitzen dela dio Larrañagak.

Gazteen Mailan Eneko Otaño beizamarrak eskuratu zuen txapela Izarraitzen. 10:44 denbora egin eta iaz bezalaxe txapela eskuratu zuen. Bigarren, Eneko Saralegi gelditu zen, 11:01 denborarekin. Hirugarren, berriz, Iker Vicentek egin zuen, 12:08 denborarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa